Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

ITAXURAK

 

Erlojuaren ufadek

nire bihotzeko teila gorriak higatu

eta lekuz mugitu dituzte.

Maiz, itaxurak tarteko,

nahigabearen tantak darizkio

sortu diren tarte txikietatik,

baina nahigabeak goxatzen dira

zorionaren izpiak

teilen arteko zuloetatik barneratzen direnean.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016