Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

AURPEGIA EMAN BEHARRA

 

Bihozgabeak bihotza zulatu dizu.

Lotsagabeak masailak gorritu

eta politikarien subjuntiboak agindu bihurtu zaizkizu.

Horregatik pentsatu duzu telebistari bizkarra ematea,

bizkarzainez lagunduta solastatzen duen gizasemeari bizkarra ematea.

Irudiek zure begiak zauritu ez ditzaten.

Baina nonbait,

kunkurtu,

bildu,

ttipitu

eta desagertu aitzinetik,

aurpegia eman beharra dago

bizkarra kolpatua duen

herri zaurituan.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016