Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

Nik badakit banaizela

zuk imajinatzen nauzulako.

Angel Gonzalez

 

 

EZINEGONA

 

Olagarroak hiru bihotz dituen bezala

katuak zazpi bizitza ditu.

Zapatistak bi erloju daramatza

eta bi erlojuen orduek bat egiterakoan

bakean esnatuko da euren herria.

 

Bihotz, bizitza eta erloju bakarra ditudan arren,

taupadak ahulegi, bizitza astunegi

eta minutuak monotonoegi

doazkidan momentu honetan

bakean esnatuko ote naiz

guztiek bat egiterakoan.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016