Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

AMILDEGIA

 

Ez ziren solas eztiak izan,

eztia bezala gorputzean itsatsi zaizkidanak.

Bart isildutako solasen

marrantaz iratzarri berri nautenak

pentsakor.

 

Eta aspaldi da

bihotza leundu ez zaizula,

bizarrak laztutako mazel hauen musuaz.

Aspaldi,

lanak laztutako nire eskuak

zure bularren ferekan leundu ez direla.

 

Eta bihotzak izoztu zaizkigu, bitartean,

eta irristaka gabiltza

solas pozoinduek

sortutako izotz pista honetan.

Zigi-zaga.

Zigi-zaga.

 

Bukaerarik gabeko

amildegi baterantz.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016