Erran, hi no
Amodioa ikusten badun
zabaldu hadi,
haran bat bezala,
erreka zain.
Haur bat erditzen baldin badun,
barrengo korapila laxa,
garrasiak eztarria
karrakatu arte.
Bakartasuna agertzen bazaun,
gorde bihotza,
estali anima,
izoztu baino lehen.
Heriotza azalduko denean,
esan iezadan belarrira
nondik datorren haizea.
|