Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Sua

 

Aita gizon,

ama hotz.

 

Alkar maitasuna

laztanez egina.

 

Hotza erditu zen,

zu sortu.

 

Sua, jaio zinen,

zara

lapur,

hiltzaile,

oker,

eta neguak

egin zaitu ederra.

 

Ez duzu

ispilu beharrik,

maite zaitut dantzan

nere eskuetako harritan.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean