Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Nere asmoa

 

Nere asmoa,

zaldi osoa bezala

azaltzen da,

mendiz mendi ibiltzeko.

Nere hitza, amuarrai,

errekaz gora

bizi nahi du,

Baina horri zuria

belztu behar dudanean,

zikiratzen dut nahia

eta labandu uretan.

Jakina da

zuhaitzak basoan

bizi behar duela.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean