Ixilik nahi nuke
Zutik izango naiz
ama lurraren deia entzuteko,
eta ixilik nahi nuke
bere borondatezko hutsean sartu.
Azken arnasketa,
haizearekin nahastuko da.
Begirakuna,
bakearen errekan urtu.
Bizkar gainean eramango nautenek,
ez dute jakingo, arkondara zuriaz
jantzita nintzela aspaldi.
|