Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Harrapaladan

 

Hamazazpi zaldi

gaueko egunean

zihoazen lasterka.

Euri tantaz bata

besteari lotuta.

Alperrik lurrak nahi zuen

zutitu, zaldien nahiak

berriz zutela makurtu.

Bi lepoen tartean

arbola bat nuen ikusi,

ala ez? ez naiz ongi oroitzen.

Adurra zuten zuria

itsuaren begiak bezala.

Haizearen besoak zulatua.

Arnasaz egindako

lanoetan, ankek

zituzten ametsak idazten.

Hotza biluzirik, zainetako

odola larrutzen.

Denen gainean jarrita,

ilerikan gabe,

hilargi bat bazen.

Ez nuen eguzkirik

ikusi.

Bildurra ahal zuen?

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean