Zoro garaia
Kepa Akixo
Maiatz, 1992ko apirilean
|
Amets
Zoroek ekarriko digute
Herri berri bat.
Kolore berriarekin
eta hauen ametsak
izango dira lege.
Hauen negarrarekin
gara, loreak bezala,
zorotasunean haundituko.
Etxerik gabe ateak,
Erleak izango dira dendari.
|
Zoro garaia
Kepa Akixo
Maiatz, 1992ko apirilean