Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Abeslari

 

Ixildu zaitezte.

Esatea nahi dut.

Aditu, abeslaria bainaiz.

 

Biziaren

gozoa

maite dut.

 

Aditu

nere koloreak.

Ez naiz itzaliko

zer den

esan gabe.

Ixildu zaitezte.

 

Hitz ematen dut

nere abestia

joango dela labain.

 

Abesti erdia,

kitorik

adituko duzue.

Baina,

beste zatia

ixilik amodiotan bezala.

 

Abesti honen hitzak

zatika eginda dira,

gizon osoen

anima bezala

eta zatiak laxatzen dira

egunero ez badut abesten.

 

Doinua herrian

kukutzen da

eta noizean behin

agertzen zait

moxkor baldin banaiz.

 

Nere eskuen dardarak.

Zuen bihotzari pakea.

 

Nere eztarriko larriak.

Zuen korputzari dardarak.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean