Segalari apostua
Inguruko auzotarrak
etorri dira.
Guardasolak txintxilik,
aita, seme, mutilzahar, agure.
Joan zen igandean Azpeittin,
datorren apostua Arantzazun,
gaur hemen Kurtza Berrin.
Neguak mendiari aurpegia dio busti,
udaberriko eguzkiak bitzatu,
eta segalariak indarrarekin
bizarra egingo dio moztu.
|