Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Hutsartea

 

Hutsartea, gizonaren

adiskide haundiena.

 

Arima lutuz

jazten delarik,

hutsartea txikitzen da,

ixilik, errespetuz beteta.

 

Baina, arima

ezteietara baldin badoa,

arkondara eta azal

tartean, zelai haundi bat

bezala agertzen da.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean