Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Nere ametsaren buruhiltzea

 

Erreka ondoko harri batean,

arropak utzi,

eta uretan, korputza erdiraino

sartu du.

Iztarrak dantzan, uraren ikaraz.

Zuhaitz tartetik, eguna badator.

Hotzak, pixkanaka pixkanaka,

korputza gogortuz,

heriotzaren oihua heldu da.

Buruan, oroipenek jotzen dute,

goitik behera datorren urek

giltzurrunetan bezala.

Geihago ez sufritzeko, sartu da osorik.

Gaur nere ametsak errekara du

bere burua bota.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean