Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Heriotz madarikatua

 

Hau hortik,

beti anka tartean,

heriotz madarikatu hori.

Joan hadi beste nagusi baten bila.

Ni, gazte nuk oraino,

hi bezelako txakur beltz baten jabe izateko.

Uda delarik,

nere atzean, burua makur,

eta usma motz.

Neguan beltz, elurra zikintzen.

Hire gogoan ikusten ditiat nere hezurrak zuri.

Bai bazakiat egia haizala,

egi beltz ustela. Baina nik ametsez gosaltzen diat,

eta utopiaz afaltzen.

Hire korputz meheak,

nagusi gizena behar dik.

Joan hadi, bestenaz harrika garbituko haut.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean