Egiak
Egiarekin egindako ezpatek
dute gizona hil.
Egiak ditu legeak egin
eta lege gabeak urkatu.
Egiak egin ditu gosea
eta gizon lodiak.
Egiarekin zuritu dugu
haurraren esnea.
Egiak ezkondu ditu
ez zirenak maite.
Egiari besoak moztu dizkiotelako
nere ama negarrez.
Egiaz eskuak beteta,
baserritarra joan da solora,
egiaren soloa,
egientzat artoa.
Egiak eraman du
Espainiara soldado.
Egiak jotzen ditu
nere herriko kanpaiak.
Egiaz beteta dira
neska hutsaren sabelak.
Egiak dio anai arrebaren
semea ez dela egia.
Egiak du aita santua egitu.
Egiak egin ditu
Euskal Herriko lainoak.
Egiak utzi ditu
gaurik gabe sorginak.
Atzo entzun nuen
haur bat jaio dela
eta gezur izena duela.
|