Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Udaberria zelako

 

Udaberria zelako,

lepoa nion

ezpainarekin busti,

eta bere begi

inguruarekin berriz

ezpainak umeldu.

 

Udaberria zelako,

ametsarekin esnatu

zituen bularrak,

eta nik eskuarekin

ametsak luzatu.

 

Udaberria zelako,

berotu nion sabela,

orduan larruaren baia

barrenetik atera zen.

 

Udaberria zelako,

biziaren errekak

sua busti egin zuen,

eta nere egarria itto.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean