Nere herriko gizon bat
Elizara gutxitan,
jan egunero,
mozkortu astean hiru aldiz.
Ez du begi alperrik
eta burua beti tente.
Nehoiz ez dut
jarrita ikusi,
beti zutik,
ez ahal da akitzen?
Gaur ikusitakoa, atzo bazakien.
Norbait herrian
hiltzen bada,
beti pentsatzen du,
hori jautsi da eta gu txintxilik.
Ezkerti jaiotzez,
bola tokian nagusi.
Gezurrak esaten ditu, monjak ‘jesus’ bezala.
Mundu osoan ibilia
herritik mugitu gabe.
Ahoan
beti
hitz
bat
ni alkate banintzake...
|