Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Zoro garaia

 

Hilargia bete da,

eta hego haizea badator.

Sorginak herritarren

ametsarekin ezkonduko dira.

 

Hilargia bete da,

eta hego haizea badator.

Txakur galduaren oihuek

beteko dute lekua.

 

Hilargia bete da,

eta hego haizea badator.

Egun, zoroari besoak

dizkiote lotuko.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean