Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Atxabaltako emakumeak

 

Nere herriko emakumeek,

argia dute begietan,

eta esku goxoak,

ezpainak umel,

amets epelak.

Aurpegi luzearekin

gona azpian iztarrak.

Nere herriko emakumeek,

ezkongaien gerria dute,

emazteen bularrak,

sabela kumeak zain,

eztarrian penak.

Nere herriko emakumeek,

dardarak dituzte gauean,

eta lo hartu ezinak,

ile orraztuak.

Iturri Gorrian aldatzen dituzte

oinetakoak.

Nere herriko emakumeek,

intzaurrak biltzen dituzte neguan

eraztun ametsak,

orkatila zabalak,

horrela dira nere oroipenetan.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean