Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Deia

 

Badatoz

negu erditik

otsoaren oihuak.

 

Basotik aterako dira,

elurretan leporaino

ankak sartuz.

Anaia deika

hatsa galdu arte.

 

Egun horretan

bihotza zabalduko zaizu

eta sabeletako bildurra urtuko.

 

Egun horretan

joango zara inor

agurtu gabe

ametsetan leporaino sartuta.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean