Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Atzo arratsaldean

 

Atzo arratsaldean,

ikusi nuen txakur bat

arbola batean txistuka.

 

Ni bezala, jende ainitz

ari zen begira.

Txakurra, txistu eta txistu

abar gainean.

 

Norbaitek galde egin zuen:

 

       —Txoria ahal da?

       —Ez gizon, txakurra.

       —Ikusi al duzu sekulan txakurrik txistuka?

       —Ez, baina txakur itxura du.

       —Itxura bai, baina txori eztarria.

       —Ez da ixiltzen, zer gauza.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean