Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Udaberriko abesti bat

 

Oroit zaite ongi

ezin naizela bizi

egunero ez badut egiten seme bat edo bi.

 

Pekatuaren lotsa,

dolorio motza,

eskuak perekarik gabe, hori min latza.

 

Aingeruaren negarrak,

haurraren izerdiak,

arpegi zuri batean amaren begiak.

 

Nere ama ari dela,

jai guzietan bezala,

zepilloarekin garbitzen aitaren txapela.

 

Alde nahika ari zen

txoria kaiolan,

haurrak amari zion: hor da jostaketan.

 

Eskuetako zulotik

ura doa ihesi.

Zergatik atera nauzu bizi naizen tokitik?

 

Ametsarekin ezkondu

eta hau beti laztandu.

Segi kontsejua, ez da oraindik berandu.

 

Lapurtu egin nautela

lapikotik okela.

Neska ez nun harritzen, salda huan epela.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean