Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Gezurrak

 

Lana eginez gero, negua dela bero.

Pobre direla aberatsen semeak.

Gabonetako zorionak.

Kalean jaten dugun baserriko oilaskoa.

Erre ez diren emakumeak.

Etxean diren kanpotiarrak.

Alkatearen hitzak.

Okerrak zuzendu behar direla.

Gelditzen direnen negarrak.

Bestek egindako etxea.

Batzu zintzo, besteak zoro.

Gorputz zorionak hilko zaitula.

Nik egia eta zuk gezurra.

Atso zaharraren arnas hestuak.

Hil eta gero ona zela.

Jujaren parkamena.

Alperrak gosez hiltzen direla.

Sinistu dena gezurra dela.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean