Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean

 

Juizioa

 

Gizon batek beste bat

zuen behin lapurtu.

 

Jujaren erdian

behar zuen agertu,

fedeko gizonentzat

hau baitzen pekatu.

 

Hamazazpi korapil

esku muturretan,

ixilaren argia ezpainetan,

zilarrezko olatuak begietan.

 

Gaur, hilaren hamabia,

jinkoaren aurrean

esan ezazu egia,

haren eskuetan baita

denaren bizia.

 

Juizio egunean

ikusi nuen nik,

ez zela munduan

nahiko gizon gaixtorik.

 

 

Zoro garaia
Kepa Akixo

Maiatz, 1992ko apirilean