www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbeit sainduen bizitzea
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Santa Klara

 

        Santa Klara hanbat berthute zuena, eta eliza hanbat ohoratzen duena, sorthu zen Italian, San Frantzes sortu zen lekhu berean, erran nahi da, Asisako hirian: Jainkotiarrak eta ethorki handikoak zituen bere burasoak. Errana da Klaraen amak gomendatu zioela Jainkoari erraietan zakharken haurra, eta entzun zuela boz bat zioena mundurat emanen zuen umeak argituren ziruela bazter guziak. Hortik heldu da eman baitzion haur hari Klaraen izena. Neskatxa saindu hau etzen egon handitu arteraino itzuli gabe Jainkoagana bere bihotza. Bere haurtasunean ere othoitzean zuen bere atsegina. Etzuten behinere edireren bere gelan belhauriko baizik: arrosorioaren eskasean, harri xehe batzuekin kondatzen zituen Paterrak eta Abe Mariak. Haurdanik Andre-dena Mariarentzat zuen amodioak erakhartzen zuen garbitasuna maitatzerat. Garbitasuna, eta pobreen alderako karitatea ziren beregainki haren baitan gehienik seinalatzen ziren berthuteak.

        Jainkoarenganako Klaraen amudioa emendatuz zohan adinarekin. Etzuen batere lakhet munduko atsegin eta berregintzetan. Lehiatzen zen munduari ihes egiterat; ezin bertzez zarabiltzan yaunstura ederrak, ezagun ere zen bere gogoaren bortxa agertzen zela haren sortzeari zagozkon arrimu eta aphainduretan. Ikhusten zen haren baitan edertasun handi bat; ordean denbora berean modestia bat oraino handiagoa. Serora khartsuenek berek hartzen zuten bere etsenplutzar, eta mundutiarrek berthutearen mirailtzat. Bere soin eder guziek etzuten gibelatzen erabiltzerik bere larruaren gainean zilizio dorphe bat. Zenbat ere haren prestutasunak atsegin egiten baitzion haren ama Jainkotiarrari, buraso zuhur hura ezin zagoken kondemnatu gabe bere alabaren penitentzia sobraniozkoak; eta egiaz, hain gaztea zelarik, etzuen nibon hala lakhet nola othoitzean, barurean eta gainerako mortifikazionetan. Santa Klarak Jainkoari ekhartzen zion amudioa oraino gehiago sutatu zuena zen entzutea zer bizitze miragarri zaraman San Frantzesek Porzionkulako komentu xumean: hedatu zen harengana yakiteko gizon saindu harenganik zer egin behar zuen bere burua Jainkoari hobeki kontsekratzekotzat.

        Santa Klara bozkariatu izan zen San Frantzesen humiltasunaz, emetasunaz eta solasez. Erran zion bizitze perfetagoko bati lothu nahia zela, eta galdegin zion zer bide hartu behar zuen hartarat heltzeko. Gizon sainduak laster ezagutu zuen Klaraen bihotzeko garbitasuna, eta munduarentzat zuen urruntasuna, finkatu zuen bere birjinitatea Jainkoari kontsekratzeko eta munduari arras ukho egiteko zaraman xede laudagarrian: erran zioen oraino Jainkoak perfekzione gora baterat deithzen zuela, eta egin behar zuela emaztekien alderat hark berak gizonkien alderat egiten zuena; erran nahi da, sarthu behar zuela seroratasunean, eta erakharri bertzeak ere zorion bererat. Santa Klara agertu zen, erramu igande batez, eliza nausian berregintzarik handienean. Batbedera lehiatzen zen hartzerat erramua yaun aphezpikuaren eskutik; ordean gure sainda etzen higitu modestiaz bere lekhutik. Yaun aphezpikua bera yautsi zen aldaretik, eta berak eman zion erramua munduaren gainean eramanen zuen biktorioaren seinaletzat bezala. Arrats aphalerat, egin zuen bide Porzionkulako eliza xumerat. San Frantzes eman zen bere fraide lagunen buruan, eta errezibitu zuten Klara prestua, xiriok eskutan, kantatzen zituztelarik psalmoak. Gure sainda egon zenean aphur bat othoitzean, motx-arazi zituen bere illeak, khendu zituen bere soin ederrak, eta hartu zuen aldarearen oinetan penitentziazko arropa zakhu iduri bat, zeina amarratu baitzuen sokazko gerriko batez. Gauza hunek haro egin zuen hiri guzian: damustatuak izan ziren Klaraen ahaideak. Egin zituzten bere egin ahalak haren gogoa itzul-arazteko, nahi ere izan zuten bortxaz ilki-arazi zen lekhutik; ordean ezin egin zuten: gure saindak atxikitzen zuen esku batez aldarea, eta erakuststen zituen bertzeaz, bere ille pikatuak, zioelarik etzuela behinere izanen, Jesu-Kristoz landan bertze esposik, ez eta bertze yaunsturarik penitentziazko arropa baizik. San Frantzesek egorri izan zuen bertze komentu batetarat lekhu seguragoan izatekotzat.

        Santa Klara komentu hartan sarthu zenetik hamabortz egunen buruko, harat zen Agnesa, haren aizpa gazteagoa arropa bera hartzerat, eta harekin bizitzerat. Orduan egundaino baino gehiago sumindu ziren ahaideak. Sarthu ziren, bortxaz, komentu hartan, arrapatu zuten Agnesa gaztea Klaraen eskutarik, atherarazi zuten barne hartarik, eta yazarri zioten dorpheki eta ostikoka. Halarik ere aizpa gazte hura etzen baratzen erratetik, nahi zuten guzia eginen zutela, etzela hargatik gutiago izanen serora. Santa Klarak eman behar izan zion bortxari amor: altxatu zuen Jainkoagana bihotza: othoitz labur, ordean khartsu batetarik lekhora, athera zen komentutik bere aizparen ondoan, eta obratu zuen mirakuillu bat bere ahaide guzien begietan. Agnesak galdu zituen bet-betan higitzeko eta eramana izateko ahal guziak. Ezin eragin zioten urhatsik gehiago aitzinat. Ahaidek ezagutu zuten Jainkoaren nahia zabillala ordu hartan: utzi zuten Agnesa Klaraen eskutarat, eta Klarak eraman zuen, loria handitan, berekin komenturat.

        Santa Klaraen ama eta aizpetarik gaztena sarthu ziren orobat serora komentu berean. Gure sainda izan zen berezia serora guzien buruzagitzat. Ezin bertzez, eta obedientzia phuruz hartu zuen ematen zioten kargua. Nausitasunak etzuen batere itsutu: bera zen guzietarik humilena, mortifikatuena eta khartsuena: berak zerbitzatzen zituen serorak mahainean eta eritasunetan. Erran izan dugu gehienik haren baitan seinalatzen zen berthutea karitatea ahal zela. Hil zitzaionean aita, aurkhitu zen ontasun handien buruan; etzuen ordean hetarik deusere aldaratu beretzat, ez eta komentukotzat. Hedatu zituen guziak pobretarat. Munduko ohorez eta ontasunez egiten zuen arbuioa miragarria zen; ordean hark zaraman bizitze dorphea etzen gutiago ederretstekoa. Ordenako erregelek serora guzietarik galdetzen zituzten eginbideez bertze alde, hala nola oinetakorik ez erabiltzea, egun guziez barurtzea, behinere ez mintzatzea, &c. Santa Klarak egiten zituen penitentzia oraino gogorragoak. Erabiltzen zuen zilizio latz bat larruaren gainean; ogia eta urean zaramatzan garizuma guziak, etzuen ere ogirik yaten, ez urik edaten azte-lehenetan, azte-azkenetan eta ortziraletan. Ala khartsuak baitziren Santa Klaraen othoitzak! Zer nigar gozo etzuen egiten Jaunaren aitzinean! eta nolakoa etzen Andre-dena Mariari ekhartzen zion amudioa!

        Penitentzia handiek gutitu zuten, azkenean, Santa Klaraen osasuna, ez ordean batere Jainkoarenganako haren amodio bizia. Ezin zagokenean gehiago oinen gainean, eraman arazten zuen bere burua sakramendu sainduaren aitzinerat; eta haren gorphutza herbaldu zenean lan bortitzik ezin egin ahal zezakeien bezala, baliatzen zen bere eskuez aldarekotzat: iruten zuen korporalen edo kalitz azpikoen egiteko behar zen haria. Zenbat maite baitzuen ere pobrezia, ez zitzaion iduritzen deusere ahal zitekela aski ederrik elizentzat. Sethiatua izan zen Asisako hiria, eta hiri hartako murruei zatxeikon Santa Klarako komentua. Etsaiak iganak ziren murru gainerat. Zer bihotz min gure saindarentzat! Ederrets detzagun haren fede handia, eta Jaunaren miserikordian zuen fidantzia miragarria: eraman-arazi zuen bere burua komentuko atherat eskuan zadukala Sakramendu Saindua; eman zen, ahuspez, bere alaba guziekin Jesu-Kristoren aitzinean, eta erran zion Salbatzailleari: Jauna, zure zerbitzari urrikalgarriek zutan dute bere esparantza guzia, zu zare hekin laguntza bakharra. Ez bide ditutzu utziko erortzerat zure errelijione saindua ezagutzen ez duten etsaieen eskutarat. Entzun zen ordu hartan berean boza bat zibario saindutik heldu zena, eta zioena: ene alaba, ez dezazula izan deusen ere beldurrik. Ni izanen nauzue zuen begiraille, ez zaitzue gaitskirik eginen. Hitz hauk erran zireneko, etsaiak yautsi ziren, ez nahi bezain laster, murru gainetarik, eta altxatu zuten sethioa.

        Aita-saindu batek bihurtzean Frantziatik Erromarat, nahi izan zuen ikhusi Santa Klara. Aurkhitu zuen Biatiko Saindua harturik heldu zela. Gure saindak galdegin zion bere benedikzionea; haren hitzek eta nigarrek ematen zuten erakutsterat munduan zen bekhatorerik handienarentzat zadukala bere burua. Aita-sainduak eman zion bere benedikzionea, eta erran zuen, harenganik urruntzean, mundua galtzerat zohala elizak zuen saindu handienetarik bat. Santa Klarak egin zuen, hiltzerakoan, testamenta, eta zen San Frantzesena bezalakoa: utzi ziotzoten bere serora lagun guziei, ez munduko ontasunak zeinei ukho egina baitzen, bainan pobrezia perfetenaren izpiritua. Kofesora mintzo zitzaion aldi batez pasientziari darraizkon ondore dohatsuez, gure saindak ihardetsi zion: ene aita, deusek ere ez du ene barnea lotsatzen, ez gaitzak, ez eritasunak, ez eta munduko lazeria batek ere: zorion hau badut Jainkoari kontsekratu nai zaionetik huna. Oi! ene aita kofesora, ala gozo baida Jesu-Kristoren ohoretan pairatzea! Guti iraun zuen haren hagoniak. Hil zen hirur hogoi urthetan: eraman zituen hetarik berrogoi eta bia seroratasunean. Izan zen ehortzia Asisako hirian, haren ohoretan eragin zen, eta haren izena dakharken eliza batean.

 

aurrekoa hurrengoa