www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbeit sainduen bizitzea
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Yaun-doni Pauloren konbersionea

 

        Saul gerorat Pauloren izena ekharri zuena Tarsa hirikoa zen. Farisauetarik zuen aita; erran nahi da, berak aditzerat, yuduen artean bizitzerik gogorrena, eta legea zorrotzkienik begiratzen zutenetarik. Bere sor-lekhuan iragan zituen gaztetasuneko urtheak; izpiritu hainitz zuen, eta maite zuen istudioa. Burasoek egorri izan zuten Saul Yerusalemerat altxatua izatekotzat Gamaliel deithzen zen legeko doktor handi baten eskolan. Ikhasi zituen burasoen errelijioneari zaronsaten gauza guziak, bai eta yuduen kostuma eta zeremona guziak.

        Saulek eman zuen ezagutzerat probetxatu zela bere istudioaz; egin zen, arte laburrez, legearen begiratzaille khartsuenerarik bat; etzen deusere erratekorik haren bizitzearen gainean: etzuen edozein bizio ahalkagarri: besarkatu zituen farisauen sentimendu berak: ezin onhets eta preza zezakeien bere arbasoen errelijionea, gaitzetsi eta kondemnatu gabe Jesu-Kristorena. Hortik heldu zen agertzen baitzen giriztinoen etsai deklaratutzat. Saul lehenbizikotarik zen Yaun-doni Esteberen heriotzea galdegin zuena. Atsegin handirekin ikhusi zuen gizon saindu hura yuduez harrikatua. Giriztinoei ekhartzen zioten sumindura heltzen zen fuliaraino: etzituen deusetan guphidetsten yazartzen zaroen alde guzietarik eta krueltasunik handienarekin. Sartzen zen giriztino zirela uzte zitueneen etxetan, altxarazten zituen preso, eta eman-arazten burdinetan. Galdegin zuen eta errexki ardietsi Kaifas aphez-handiaganik giriztino guzien bilhatzeko laudamendua heien tormentatzekotzat. Zeharazten eta azotarazten zituen ezin erranezko dorphetasunarekin bere sinhetstea Jesu-Kristo baitan zuten guziak. Zer etzuen egiten hek erakhartzeko Jesusen izen saindua blasfematzerat! agintza, dixidu, tormenta, hitz batez, egiten zituen munduan egin ahal guziak kordokatzekotzat giriztinoen fedea, eta ostikaraztekotzat gure errelijione guziz errespetagarria.

        Saulek giriztinoei ematen zioten persekuzionearen fama hedatu zen alde guzietarat. Ezagutua zen Jesu-Kristoren etsayik handienarentzat: haren aiphamena bera aski zen ikharan yar-arazteko arima Jainkotiar guziak. Saulen errabia etzen mugarriztatzen bakharrik Yudean eta Galilean, urrunago zohan. Bazter guzietako giriztinoen odolaren egartsuan bizi zen; etzuen bertze gogorik baizen hek sarraskitan eman-araztekoa. Hartua zuen buruan suntsi-arazi behar zuela altxatu berria zen Jesu-Kristoren errelijione saindua. Ordean ederrets dezagun Jaunaren probidentzia miragarria. Saulek ikhusi izan zuen, egu-erdi bethean, bereganat zerutik ethortzen argi handi bat iguzkiak baino gehiago distiatzen zuena, eta inguratu zituena bera, eta berekin zituenak. Guziak laztu eta erori ziren lurrerat. Saulek, lurrean zatzala, entzun izan zuen boz bat erran zioena, hebreuko erdaran; Saul, Saul, zergatik persekutatzen nauzu? Dorphe da zuretzat burdinarekin ihardukitzea. Saul oraino gehiago ikharatu zen hitz hauk entzun zituenean: abiatu zen erraten: Jauna, nor zara zu? Salbatzailleak ihardetsi zioen: ni naiz Jesus, zuk persekutatzen duzuna; orduan Saulek erran zuen ikhara handirekin: zer plazer duzu, Jauna, egin dezadan? Salbatzailleak altxarazi zuen lurretik, eta egorri zuen gizon batengana yakiterat zer egin behar zuen. Berak ere eman ziotzan ezagutzerat yasan beharko zituen atsekabeak. Saulekin zirenak ere altxatu ziren lurretik, eta entzuten zuten boza bat; ordean etzuten nihor ikhusten. Saulek alferretan zabaltzen zituen begiak, etzuen deusere ikhusten. Eskutik eraman behar izan zuten Damasko hirirat, Judas deithzen zen baten etxerat. Egon zen lekhu hartan, hirur egunez, itsutua, yan eta edan gabe.

        Ordu hartan aurkhitzen zen Damasko hirian Jesu-Kristoren dizipulu bat; Ananias zuen izena: gizon prestu bat zen, yuduek berek halakotzat zadukatena. Salbatzaillea agertu zitzaion Ananias hari, eta erran zion zohala hulako karrikarat, bilha zezala Saul Tarsekoa, Yudasen etxean izanen zela, eta edirenen zuela othoitzean. Ananias laztu izan zen aditzeaz Saulen izena bera; ihardetsi zuen: o! Jauna, entzun dut askotarik gaitski hainitz egin izan diotela Yerusalemeko giriztinoei; orai ere esku guzia berekin du preso har-arazteko zure izen saindua aiphaturen duten guziak. Salbatzailleak ihardetsi zion: eman zakizko bideari, gizon hura bertze bat egina da. Hura berezi dut predikatzekotzat ene izena populu guzien, lurreko erregeen, eta Israelgo umeen aitzinean. Emanen diot erakutsterat zenbat behar duen pairatu ene izenagatik.

        Salbatzaillea hunela mintzo zitzaion denboran Ananiasi, Saulek ikhusi zuen, gogoz, Ananiaz deithzen zen gizon bat sartzen haren gelarat, eta ematen eskuak haren gainean izanaraztekotzat bista. Ananias lehiatu zen egiterat fede bizi eta fidantzia handirekin manatu zitzaiona. Aurkhitu zuen Saul erran zitzaion lekhuan, eman zituen bere eskuak haren gainerat, eta mintzatu zitzaion hunela: ene anaia Saul, zure bidean ikhusi duzun Jesusek egorri nau zureganat, zuri bista bihurtzerat, eta izan zaitezentzat izpiritu sainduaz bethea. Ordu hartan berean athera ziren likhitskeria batzu Saulen begietarik, eta ardietsi zuen bista. Altxatu zen bere lekhutik guzia boztua, admirazionez, eta bihurkhundez gaindi-egina. Ananiasek egin zuen yakintsun Saul Jainkoak zer nahi zuen egin zezan haren alderat: eman zion bathaioa, eta izpiritu sainduak bethe zuen bere dohainez. Batak eta bertzeak bihurtu ziotzoten Jainkoari eskerrak. Saulek yan zuen, eta ethorri zitzaizkon galdu zituen indarrak. Iragan zituen zenbeit egun Damasen ziren giriztinoen artean. Hogoi eta hamasei urthe ahal zituen: athera gabe hiri hartarik, predikatu zuen hango sinagogetan berak persekutatu zuen Jesus hura egiazko Mesias zela, Jainko biziaren seme eternala.

        Ez da gaitz konprenitzea nolakoa izan behar zen yuduen espantimendua entzuteaz hala mintzatzen orduraino Jesu-Kristoren errelijione sainduari hanbat errabiarekin yazartzen zioena, eta ethorria zena Damaserat giriztino guziak preso altxarazterat.

        Yaun-doni Paulo egon zen, Neron, Enperadore kruelaren manuz, bederatzi ilhabeteen ingurua, Erromako presondegitan: kondemnatua izan zen azoterat eta heriotzerat.

 

aurrekoa hurrengoa