www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbeit sainduen bizitzea
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

San Frantzes Sales, aphezpikua

 

        San Frantzes aphezpiku Jainkotiar eta khartsua, Saboyako etxe zahar eta ohorezko batetarik ilkhitzen zen. Sorthu zen Salesko yauregian. Bere amak altxatu zuen Jainkoaren amudioan, eta beldurrean. Laster seinalatu ziren seme miragarri haren berthute ederrak. Etzuen lakhet bere haur lagunen dostetetan. Erakutsi zuen, haste-hastetik, pobreen alderako urrikalmendurik laudagarriena. Ematen ziotzoten bere atseginetako burasoenganik izaten zituen diruak, eta ezin egin ziozoketenean bertze laguntzarik, khentzen zion bere buruari yanariaren parte bat hekin sokhorritzekotzat. Izpiritua bizia zuen, solidoa eta zorrotza berenaz, kortesa zen, eta ederki mintzo zen. Ez da beraz miretsteko baldin elizak zuen aphezpiku argituenetarik eta sainduenetarik izan bada.

        Aita amek egorri zuten Frantzes eskoletarat Parisat. Ikhasi zuen izpirituaren argitzeko behar den guzia; etzuen gutiago ikhasi salbamendurat daraman bide dohatsua. Haren bizitze sainduak edifikatzen zituen eskoletako lagun gazteak, komuniatzen zuen zortzitik zortzirat, eta erabiltzen zuen larruaren gainetik ille latzezko athorra bat, edo zilizio bat, aztean hirur egunez. Botu egin zuen begiratzeko garbitasuna bere bizi guzian. Etsai gaixtoa bekaxtu zitzaion Frantzesen inozentziari; yazarri zion alde guzietarik. Azkenaz goiti, eman zion burutarat damnatuko zela, zer nahi egin zezan zeruratzekotzat. Ifernuko tormenteen orhoitzapenak laztu, eta ikharatu zuen gure saindua: nihon etzuen deskantsurik, eroria zuen bihotz guzia, hiratua zen gogoetarik ilhunenez eta desolagarrienez. Herstura urrikalgarri hartan zelarik, begiak hedatu zituen Birjina sainduaren imayina baten gainerat, eta erran zuen khar saindu batekin: aski dohakabea izan behar banaiz gabetua izateko Jainkoaz gozatzeko zorionaz mundu huntarik lekhora, nahi dut bederen izan, bizi naizeno, haren maitatzeko kontsolamendua. Othoitz labur eta bihotzetik heldu zen hunek suntsiarazi zituen sathanen tentamendu zoragarriak, eta erakharri zituen bakea eta fidantzia gure sainduaren bihotzerat.

        San Frantzesek izan zuen bigarren asaldura bat haren berthuteari ohore egin zioena. Bere lagunek eman zuten behaztopatzeko biderik lerragarrienean. Yakin nahi izan zuten noraraino heltzen zen haren garbitasuna. Eraman-arazi zuren emazteki mundutiar, antzetsu eta debotaren itxura egiten zuen batenganat, eta utzi zuten harekin bekhoz bekho. Sathan baliatu zen kreatura dohakabe haren artifizio, eta itzuli gaixto guziez gure sainduaren alderat. Ederrets dezagun Frantzesen berthutea, ikhusi zuenean ezin libra zezakeiela bere burua emazteki galdu haren persekuzionetik, etxatu zion itxendi bizi bat bisaiarat, eta eman zitzaion ihesari. Hasi zen ordudanik urruntzen geroago eta gehiago gazte lagunetarik, eta doblatzen bere penitentziazko obrak.

        San Frantzes izan zen altxatua ordena sakratutarat, eta aitzinatuz zohan haren prestutasuna. Abiatu zeneko predikatzen, hartaz zuen solas mundu guziak. Ez ahal da izan egundaino predikaririk hura bezanbat atseginekin entzun denik, eta hark bezanbat salbamenduko fruitu erakharri duenik. Hartaz errana da eskuratzen ziruela bihotzik gogorrenak, edo haren baitan seinalatzen zen saindutasunaz aldarean zenean, edo bere bokantza ederraz eta hitz sarkhorrez predikatzen zuenean. Nolakoa etzen haren Jainkozko kharra! Etzakien non bara; etzuen ezagutzen hirriskua proximoaren salbamenduaz zohanean, Heresiak desmasia handiak egin ziruen Saboyako probintzian eta ingururan. Lurrerat artikiak ziren elizak, komentuak eta gurutzeak: zer bihotz min gure sainduarentzat! Nekheaz eta gizonen beldurraz gorago zen errelijioneari ekhartzen zion amudioa, yasatera: zagon idoi eta dorphetasun ethor ahal guziak sendatzekotzat Jesu-Kristoren elizari egin zitzaizkon zauri handiak. Emetasuna, pasientzia eta modestia ziren haren harma bakharrak; etzuen bertze deuseren beharrik Kalbinistei buru egiteko, eta gudu emateko. Eskuratzen zituen emeki-emeki hetarik thematuenak berak bere arrazoinamendu zuhurraz, eta bere itzeen gantzuduraz: horra zergatik erran izan duen Kardinale batek etzela gauza gaitza ezagut-araztea Kalbinistei ez dohazela bide xuxenaz; ordean San Frantzes Sales bezalakoa izan behar zela hekin konberti-arazteko.

        Kalbinisten ministreak ziren gure sainduaren etsayik errabiatuenak. Debekatzen zuten, egin ahal guzian predikatzetik Jaunaren hitz salbagarria; ordean alferretan hari ziren: bere kharrak bazaraman, San Frantzes guzietan predikatzerat. Askotan etzioten erran nahi leyhorrik etxetan, eta iragaten zituen gau osoak oihanetan.

        Saboyako aitoren seme batek ikhusirik heretikoek nahi ziotela San Frantzesen biziari, eskaini ziotzon laguntzak; ordean gure sainduak ihardetsi zion apostolu bezala, eta nihor gabe, sarthu zela herri hetan, eta hala nahi zuela egon. Haren obra miragarrien ospea hedatua zen alde guzietarat. Aita-sainduak gaztiatu zion heltzeaz Genevarat arrazoinatzekotzat errelijionearen gainean huganot famatu batekin; laster erakharri zuen ezagutzerat bere enganioa. Errana da etzirela zazpi katholiko baizik Thomango hiri guzian San Frantzes harat zenean, eta konbertitu zituela han berean sei milla arima, eta hirur hogoi eta hamabi milla alde hetako herritan. Miretsteko da nola gizon bakhar batek egin ahal zezakeien hanbat konbersione, eta nola haren gorphutzak yasaten zuen hanbat nekhe. Artha handi bat zuen erien ikhusteko; etzen gelditzen kofesatzetik ilhundu arteraino; berak zaramatzan sakramenduak eri gaitski zirenetarat, hain gogotik etxolarik eta bordarik erromesenetarat, nola palaziorik ederrenetarat. Pobreak eta aberatsak bat ziren harentzat; orobat zen humil, arrai eta khartsu guzien alderat.

        Horra nolakoa zen San Frantzes Sales izan zenean altxatua aphezpikutasunerat. Aita-sainduak behatzen zion Saboyako apostoluari bezala; admiratzen zuen bere denborako argituenetarik bat bezala, eta ohoratzen zuen elizak orduan zuen saindurik handiena bezala. Yoan behar izan zuen Pariserat errelijioneko egitekoz. Erregek egin zion saindu bati dagokon begitartea. Ohoratu zuen bere estimuaz, eta bere fidantziaz; eskaini ziotzon benefizio handiak, hala nola Parisko arxaphezpikutasuna; ordean etzuen nahi deusere halakorik, egia da bada erregeren alabak behartu zuela hartzerat haren lehenbiziko aumoniertasuna: eman ere zion diamant bat hagitz balio zuena erraten zioelarik: ematen darotzut diamant hau begiratzekotan ene amoreagatik. Gure sainduak ihardetsi zion: bai, ene printzesa, hitz emanen darotzut begiraturen dudala non ez duten pobrek hunen beharra.

        Etsenplurik ederrenak eta predikurik sarkhorrenak aski izan ez balire bezala, San Frantzes Bisitazioneko Andre seroren fundatzailleak egin zuen oraino, eskal herrian, Filotea erraten diogun liburua, nahiz hil ondoan ere, arimak lagundu salbamenduko bidean. Liburu hura, merezi duen bezala, laudatua eta ederretsia da lekhu eta erresuma guzietan: halarik ere predikari zoro batek errateko hainitz aurkhitu zuen liburu saindu hartaz; gehiago dena erre zuen predika tokian berean. Gure sainduak yakin zuenean gauzaren berri; etzen batere lotsatu, eta erran zuen bere ohiko emetasun maitagarriarekin, atsegin zukeiela predikari haren bihotza balitz sustatua Jainkoaren amudio sainduaz, haren liburua khar biziez errea izanik heldu zen bezala. Gaizkitu zenean, mundu guzia lehiatu zen haren ikhusterat. Hauk izan ziren haren azken hitzak: ikhusten duzue nola naizen, ez dudala deuseren beharrik Jainkoaren miserikordia baizik; galde diozozue enetzat. Fidantzia oso bat dut haren bihotz ontasunean, denborak ditu egin izan diodala ene biziaren sakrifizioa. Hunela hil zen Lyongo hirian Genevako aphezpiku handia. Errespetatua zen populuaz, ohoratua prinzeez, maitatua Aita-sainduez: erran dezakegu oraino estimatua zela bere etsaiez ere, diot heretikoez. Haren bihotza Lyongo Bisitazioneko elizan datza.

 

aurrekoa hurrengoa