www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbeit sainduen bizitzea
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

San Nikolas Aphezpikua

 

        San Nikolas Mirako aphezpikua, famatua da bere berthute distiosen eta bere mirakuillu handien ariaz. Patarra daritzon Asiako hiri batean sorthu zen. Aberatsak zituen burasoak, eta denbora berean, osoki prestuak. Etsitu zuten izateaz sekulan haurrik; ordean Jainkoak nahi izan zituen saristatu heien prestutasuna, eta egiten zituzten amoina handiak. Izan zuten haur bat zeruak sortzetik fagoratu zuena bere benedikzione bereziez; ezen errana da etzuela hartu nahi bulharrik azte-azkenetan eta ortzilaretan. Iduri du barurtu nahi zuela azteko bi egun baten. Osaba zuen Mirako aphezpikua. Osaba, hau eskerren bihurtzen hari zela ikhusteaz primu bat bere familian, Jainkoak eman zion ezagutzerat haur hura izar arraiotsu bat izanen zela, eta argituko zuela mundu guzia bere berthuteaz.

        Burasoek eskolatu zuren arthoski Jainkoak eman zioten benedikzionezko umea. Nikolas gazteak laster ikhasi zituen haren adinari zagozkon gauzak, eta yarraiki zitzaion beregainki salbamenduko bideari. Etzuen, batere lakhet haurreen dostetetan; nahi bazioten atseginik egin, eraman behar zuren elizarat. Miretsteko da bortz urthetako haur batek izan zezan zuen bezainbat Jainkoaganako amudio, eta errespektu gauza sainduentzat. Eman zitzaion istudioari, eta nola izpirituz bethea baitzen, eta ez baitzuen deusere gazterik adina baizik, ardietsi zuen yakintasun hedatu bat. Haren saindutasuna emendatuz zohan gerotik gerorat. Ernetasun eta modestia hainitz aurkhitzen zen haren haitan, hargatik zen ere ekharria etsenplutzat. Galdu zituenean bere buraso maiteak, ikhusi zuen bere burua aberatstasun guzien erdian etzuen hargatik deusere galdu bere prestutasunetik; aitzitik Jainkotiarrago agertu zen.

        Gure saindua yakintsun zen Mirako aitoren seme batek largatu gogo zituela gaitskirat bere hirur alaba ez izanez sortzeak ematen zion araberako ontasunik hekin dothatzeko. Zer egiten du herstura hartan? Bethetzen du rnoltza hat urrez, eta artikitzen du gauaren erdian, eta ixillik, aita desolatu haren gelarat. Zer nahikarazko espantimendu buraso harentzat aurkhitzeaz bere alaba zaharrenaren ezkontzeko behar zen diru guzia! Ezkondu zuen berehala, agindurik bere buruari probidentziak artha bera izanen zuela haren aizpez. Etzen tronpatu; ezen gure sainduak artiki zuen arrats hartan berean bertze haren bertze diru haren gelarat, eta ezkondu zen bigarren alaba. Aita dohatsu hark sinhetsi zuen errexki dirua bietan egortzailleak egorriren zioela oraino hirurgarren alabaren dothea, eta nahi izan zuen ezagutu bere ungi egillea; hartakotzat eman zen zelatan. Nikolasek artiki zuen, gau minean, hirurgarren aldikotzat gela bererat, bere amoina. Buraso hura lehiatu zen harengana, besarkatu zuen, eta bihurtu ziotzon eskerrak egin zion laguntza miragarriaz: gure sainduak damu hartu zuen ezagutua izateaz: othoitztu zuen aita hura sekretuan idukitzeaz haren amoina. Aitoren semeak agindu zion etzela mintzaturen harenganik zuen fagoreaz; ordean ezin egon zen ixillik. Biharamunekotzat hiri guziak yakin zuen Nikolasek egin zuen karitate ohoragarriaren berria.

        Jainkoak elizaren ohoratzeko zadukan gure saindua. Mirako aphezpikuak ezaguturik haren berthutea eta yakintasuna, eman zion apheztasuna. Dignitate hunek eman zion distiadura berri bat haren merezimenduari. Debozioneak eraman zuen haren osaba aphezpikua lur saindurat, utzirik bere diozesa bere ilhobaren artharen azpian. Gure sainduak gobernatu zuen diozesa hura hunenbat zuhurtzia eta edifikazionerekin non nahiko baitzuten ikhusi aphezpikutasunerat altxatua. Hil zitzaionean osaba, S. Nikolas urrundu zen hiritik beldurrez izenda zezaten aphezpikutzat. Deusek ere etzuen hala ikharatzen nola aphezpikutasuneko kargu eder eta pisuak. Iragan nahi izan zen Palestinarat, eta sarthu zeneko untzian, erran zion pilotuari xirimola, edo tenpesta izigarri hat altxaturen zela arte laburrik barnean. Hala gerthatu zen. Marinelek etsitu zuten biziaz: izan zuten errekortsu Nikolasen othoitzetarat. Othoitzean eman zen bezain sarri, aphazegatu zen fuerakana, eta edertu itsasoa. Ez da beraz miretsteko baldin marinelek ezagutzen badute gure saindua bere patrointzat, eta bere arartekotzat, eta othoitzten badute itsasoko hirriskutan. Ibilli ondoan Palestinan barna lur sainduen ikhusten, bihurtu zen Mirako hirirat ezaguturik hala zela Jainkoaren nahia. Sarthu zen komentu batean, han iragateko, bere uztez, bere azken egunak ixiltasunean eta penitentzia dorpheenetan; ordean bertzetako zadukan probidentziak.

        Hil zenean Mirako aphezpikua, probintziako aphezpikuak bildu izan ziren hiri hartarat izendatzekotzat haren ordaina. Hekin arteko sainduenetarik batek ikhusirik ezin konpunt zitezkeiela hautuaren gainean, erran zuen, sustatua zelarik izpiritu sainduaren kharraz, Jainkoaren nahia zela hauta zadin Mirako aphezpikutzat biharamunean elizan lehenik sarthuren zen aphez saindu bat. Nikolas gerthatu zen aphez saindu hura. Ethorri zen argitu orduko elizarat yakin gabe zer iragan zen aphezpikuen bilkhuan. Guziak loriatu ziren ikhusteaz Nikolas behar zela Mirako aphezpiku. Alferreran eman nahi zitzaion ihesari, hartu behar izan zuen, bere borxa, eta mundu guziaren bozkario handitan, zeruak harentzat zadukan dignitatea. Izan zeneko kontsekratua, emazte batek eraman zion haur bat surat eroririk errea. Aphezpiku berriak etzuen egin gurutzearen seinalea baizik, eta haur hura biztu izan zen han aurkhitzen ziren guzien begietan.

        San Nikolas lehiatu zen bereganatzerat egiazko aphezpiku bati dagozkon merezimenduak, eta ahalik hobekiena bethetzerat bere eginbide guziak. Aldareen oinetan zaramatzan gau gehienak othoitz egiten beretzat eta bere populuarentzat. Etzuen behinere ofrendatzen mezako sakrifizio saindua non etzuen kanporat erakutsten barnetik sustatua zen khar sakratua. Pobreentzat zituen bere ontasun guziak. Hura aurkhitu nahi zuenak elizarat, presondegitarat eta hospitaletarat egin behar zuen bide. Sarkhorra zen bere predikutan: haren diozesa azpikoaz gora itzulia izan zen urthe baten buruko. Barurtzen zen, bethidanik, aztean bietan, ordean aphezpiku egin izanez geroz, barurtzen zen egun guziez.

        Saindu baten fermutasuna behinere ez da hala ageri nola errelijioneaz dohanean. Martirioak etzuen batere lotsatzen gure Nikolas handia: arbuiatzen zituen paganoen dixiduak. Eman zuten burdinetan, eta egorri zuten desterrurat. Zer etzuen pairatu errelijionearen etsaieen partetik! Bihurtu zen denboraekin bere elizarat, eta erakutsi zuen egundainoko Jainkozko khar bera. Nork erran zenbat zituen urrikari dohakabeak! Solasean zatzala hiriko athean armadako hirur aitzindariekin, erran zitzaion hiltzerat zaramatzatela hirur presuna hobenik gabeak. Badoha, lehia guzien, bizia galdu behar zuten lekhurat: aurkhitzen-tu hirur dohakabeak begiak estaliak, eta burreua heien buruak ebakitzerat zohala. Ederrets dezagun gure sainduaren kharra! khentzen dio burreuari sabrea eskutarik, eta adi-arazten dio yuieari hirur dohakabe hek etzutela egin gaitskirik; abarizioak eta gaixtakeriak erakharri zutela hekin gal-arazterat eta merezi zukeiela berak izatea punitua. Yuiea beldurtu zen beretzat, eta eman zituen kondemnatu zituenak bere libertatean.

        Mirako atheetan S. Nikolasekin solas egin zutenak izan ziren, zuzen kontra, akusatuak eta heriotzerat kondemnatuak. Ezarri zuten bere fidantzia gure sainduaren arartekotasunean: etzuten izan urrikitzeko biderik. Konstantin enperadoreak egin zuen amets San Nikolas agertu zitzaioela, eta mehatxatu zuela zeruko zigorradaz baldinetariak ez bazituen ematen hirur aitzindari kondemnatuak bere libertate guzian. Enperadoreak hautsi izan zuen hekin kontra ekharria zen sententzia kruela. Untzi bat ondorat zohan aldi batez, marinelek othoitztu zuten gure saindua izateaz hetaz urrikalmendu. Sarthu zen berehala untzi hartan nihork ikhusi gabe, eman zen bera leman, eta eraman zuen Mirako porturat. Zenbat bertze mirakuillu handi etzuen obratu Nikolas sainduak! Jainkoak nahi izan zituen khoroatu bere loriaz haren berthuteak, eta nekheak: yakintsun egin zuen bere heriotzeko egunaz eta orenaz: egin ziotzon populuari bere azken adioak. Hartu zituen sakramenduak, eta agertu zen deseantsuki bure Jaunaren aitzinerat. Thonba eder batean izan zen ehortzia, eta ilkhitzen zen handik ur mirakuilluzko bat eritasun guziak sendatzen zituena. Orai Italian aurkhitzen da San Nikolasen gorphutza. Ohoratua da manera berezi batean, eta obratzen du, egunoroz, zenbeit mirakuillu berri.

 

aurrekoa hurrengoa