www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbeit sainduen bizitzea
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Yaun-doni Yakobe lehena

 

        Yaun-doni Yakobe, Zebederen eta Salomoren semea zen, anaia zuen Yaun-doni Yauni ebanyelista, eta bera baino gazteagoa. Bethzaidakoa zen, San Filipe eta San Andres bezala. Arrantza zen batzuen eta bertzeen ofizioa.

        Salome lehenbizikotarik zen Jesu-Kristori yarraiki zitzaizteneen arrean: haren prestutasuna ezagutua zen: ohoratzen zuen bere familia guzia zaraman bizitze sainduaz. Salbatzailleak, itsas hegian zabillala ikhusi izan zituen Yakobe eta Joanes bere barkhuan; berekin zuten aita, eta bere sareen antolatzen hari ziren. Jesusek deithu zituen bi anaia hek beregana. Laster izan zen obeditua. Utzi zituzten berehala bere sareak, bere burasoa, eta zituzten guziak heltzekotzat Jesusgana: bereganatu zuten haren bihotza, agertu zuten lehia sainduaz.

        Guziek Salbatzaillearen dizipulu maite batentzat zadukaten gure saindua: ikhusi zituen nausi dibinoak obratu zituen mirakuillu gehienak. Jesusek biz-arazi zuenean Yaun-doni Petriren amagiharraba, Yakobe han gerthatu zen: ikhusi zuen orobat bizten Zair, sinagogako buruzagiaren alaba: lekhuko izan zen oraino Salbatzaillea izan zenean loriaz estalia Thaboreko mendian.

        Izpiritu saindua yautsi zenean apostoluen gainerat, Yaun-doni Yakobe abiatu zen herriz herri predikatzen guzietan Jesu-Kristoren fedea. Iragan zen Espainiarat, egin zen hango apostolu bezala: hura izan zen lehena ebanyelioa predikatu eta hedatu zuena gure hauzoko erresuma hartan. Bokantza eder bat zuen mintzatzeko; solidoa zen arrazoinamenduan, sarkhorra bere hitzetan, eta mirakuillu hainitz obratzen zuen; ez da beraz miretsteko baldin populuak, osteka, bazaramatzan Jesu-Kristoren errelijionearen besarkarazterat. Gaitzetsiak izan ziren Yaun doni Yakoberen obra espantagarri bezain miragarriak. Nahi izan zioten haren bizi preziatuari: zer etzuten egin haren gal-araztekotzat! yuduek eskuratu zituzten bi majiziano edo azti ospe handitakoak: hek ziren Fileta eta Hermojenes: batak nola bertzeak hitz eman zuten suntsi-araziren zutela gure sainduaren fama guzia, eror-araziren zutela konfusionean eta ahalkerian. Urrun da ordean hala gerthatu baitzen. Yakobe hasi zeneko mintzatzen, Filerak ezagutu zuen egiazko Jainkoa, eta itzuli zuen bihotza haren alderat: Hermojenesek ere ezagutu zuen bere itzuli gaixtoen eta artifizioen funtsgabetasuna; bihurtu zion gure apostoluaren berthuteari zor zitzaion yustizia.

        Etzen deusere gai zenik gutitzeko yuduek Yaun-doni Yakoberi ekhartzen zioten ondikozko herra: yabetu ziren hartaz Jesu-Kristoren Jainkotasuna predikatzen hari zela: yazarri zioten fuliarekin haren gorphutzari, eta eraman zuten Herodes Agripa yudeako erregeaganat. Agripa hura zen haur inozentak sarraskitan eman-arazi zituen Herodes kruelaren ilhobasoa. Etzen aspaldion ungi heldu yuduekin, eta populuaren amudioaren ondoan zabilhan. Uzte izan zuen ez ahal zitekeiela parada hoberik onhets-araztekotzat bere burua, nola sakrifikatzea yuduek higun zuten, eta aspertu nahi zitzaizkon Jesu-Kristoren dizipulu khartsu hura. Bertze arrazoinik eta estakururik batere gabe, Agripak kondemnatu zuen gure saindua burua ebakia izaterat.

        Yaun-doni Yakobe preso hartu zuen yuduak ikhusi zuenean saindu haren fermutatuna, ezin egon zen utzi gabe bere errelijione faltsoa yarraikitzekotzat egiazkoari. Uztekabeko ganbiamendu hunek damustatu zituen yudu kruelak konbertitu berria kondemnatua izan zen gure sainduaren heriotze bererat. Lehenik artiki zuen bere burua haren oinetarat, eta barkhamendu galdegin zion haren alderat egin zuen gaitskiaz. Yaun-doni Yakobek besarkatu zuen amultsuki gizon Jainkoaganat itzulirik heldu zena, eta erran zion: bakea dela zurekin. Bizia galdu behar zuten lekhurat zirenean, gure saindua eman zen othoitzetan: eskerrak bihurtu ziotzon Jainkoari egiten ziotzan graziaz eta ohoreaz permetitzean isur zezan bere odola bertze apostolu guziek baino lehen haren izen sainduaren ohoretan. San Epifanak seguratzen gaitu Yaun-doni Yakobek begiratu zuela, bere bizi guzian, garbitasuna Yaun-doni Yauni ebanyelistak bezala; uzte ere du hortik heldu zela Salbatzailleak zuen amudio berezia bi anaia heien alderat.

        Yaun-doni Yakoberen gorphutz errespedagarria ehortzia izan zen Jerusalemen; etzen ordean hainitz egon hiri hartan. Errana da Espainiatik berekin alde urrun hetarat eraman zituen dizipuluek altxatu eta ekharri zutela bere nausiaren gorphutz saindua Iria deithzen den Espainia Galiziako hirirat, eta han egon zela bederatzi ehun urtheen ingurua. Erleki preziatu hek ezagutuak izan ziren Alfonze, erregeren denboran. Printze Jainkotiar hark erakharri zituen Konpostelarat. Han dire geroztik: ez bide da, Yerusalemez eta Erromaz landan, lekhurik munduan zeinarentzat agertzen baida debozione gehiago nola gure apostoluaren gorphutz sainduak ohoratzen duen hiria.

 

aurrekoa hurrengoa