www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbeit sainduen bizitzea
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

San Dominika

 

        Espainian sorthu zen San Dominika; argitu zituen bere dizipuluekin batean giriztino herri guziak, eta ikharan zaduzkan gure errelijionearen etsaiak. Etxe ohorezko batetarik atheratzen zen; ordean bere prestutasunak oraino ohore gehiago egiten zion, ezen-ez bere odolak. Haren amak egin zuen amets emanen zuela zakhur xume bat mundurat, zakhur hark izanen zuela argi bat zintzurrean suntsi-araztekotzat ilhunbe guziak. Ama hark laster yakin zuen zer erran nahi zuen haren ametsak; ezen agertu zitzaion saindu bat erran zioena haur bat izanen zuela giriztinoak argituko, eta eliza kontsolatuko zituena. Lehenbiziko urthetarik ageri zen zer izanen zen gure saindua ethorkizunerat. Bihotz onetakoa zen: bereganatzen zuen mundua bere arraitasun eta emetasunaz. Bazuen, bere baitarik, berthutearen alderako yaidura dohatsu bat; maitatua zen bere ahaide, eta ezagutzen zuten guziez.

        Osaba, eliza gizon batek, eman ziotzon San Dominikari lehenbiziko eskolak. Egorri zuten gero Palentziarat, ordu hartan Espainian zen eskolarik aiphatuenerat. Hunenbat ikhasi zuen non aurkhitu baitzen sei urtheen buruko, theologo handienetarik bat; erran dezakegu oraino hobeki ikhasi zuela zerurat daraman bidea. Barurtzen zen azteko zenbeit egunez, pairatzen zituen penitentziarik dorphenak; lurra zuen bere etzantza, eta othoitzean zaramatzan gau gehienak. Ez ahal da izan egundaino nihor hura baino atzarriagorik bere sentsuen gainean. Etzuen hedatzen behin ere begirik emaztekitarat. Ezagun zen haren modestiatik zenbateraino prezatzen zuen garbitasuna. Espainiako erresuma herstua izan zen goseteaz. Zer parada eder seinalarazteko San Dominikak pobrentzat zuen urrikalmendua! Etzitzaion aski egiten zuela hei emateaz bere dirua, saldu zituen oraino bere liburuak, eta etxean zituen dirutzeko gauza guziak nahiz hek hobeki sokhorritu. Emazte batek galdegin zion bere laguntza libratzekotzat ume bat gathibutasunetik, gure saindua etzen ahaletan kausitzen; ordean ederrets dezagun haren bihotz ontasuna. Bera nahi izan zen gathibu yarri ume haren ordaintzat. Hala eginen ere zuen ama hark ez balu hartarik gibelatu.

        San Dominikaren karitatea etzen mugarriztatzen bakharrik gorphutzeko beharretan, oraino gehiago heltzen zen arimakotarat. Donu eder bat zuen mintzatzeko, eta izpiritu sainduak zarabillan haren mihia: aski zen haren entzutea nahiz predikutan, nahiz solasean Jainkoaganat itzultzeko. Hautsten zituen bihotzik gogorrenak. Eragin zuen lehenbiziko konbersionea izan zen aitoren seme gazte batena. Yaun hark egin zion ukho munduari, eta sarthu zen komentu batean; bere merezimenduek altxatu zuten denboraekin aitoren seme hura Kardinaltasunerat. Gure saindua konsultatua zen, gaztea zelarik, salbamenduko gidari zuhurren eta argituena bezala: behatzen zioten Espainiako orakleari bezala. Etzen lekhu batean egoteko egina; haren yakintasunak eta kharrak hedadura gehiago nahi zuten. Ibilli zen Espainiako probintzietan gaindi predikatzen Jaunaren hitz saindua. Eskuratzen zituen bekhatoreak, eta sunts-arazten zuen heretikoen phozoadura ondikozkoa. Elizak etziren aski handi idukitzeko San Dominika entzun nahi zuten mundu osleak, predikatu behar izan zuen plazetan eta landetan. Itsas hegian predikatzen hari zen aldi batez, piratak, edo ureko ohoinak, yabetu ziren hartaz. Idoiztatu zuten hitz minenez eta eho zioten gorphutza makillaz. Zer izan zen gure sainduaren mendekua? Barbaro hekin konbertitzeko hirritsa. Galtzerat zohan bere bizia, artikia izaterat zohan itsasorat ez balitz altxatu haize xirimola bat. Orduan barbaroak beldurtu ziren bere buruentzat; ezagutu zuten Jainkoaren punimendu bat zela aurkhitzen ziren herstura hura. Guziak eman ziren gure sainduaren oinetarat: agindu zuten konbertituko zirela, eta momento heretik edertu zen itsasoa.

        San Dominika eramana izan zenean leihorrerat, hasi zen egundaino bezala predikatzen hedatu zen Kastillan eta Aragonian barna. Zenbat konbersione etzuen egiten lekhu guzietan! Erakhartzen zituen salbamenduko biderat populuak bezala, printzeak ere. Alfonze Kastillako erregea, San Louisen aitasoa, eman zitzaion alde baterat Jainkoari entzun zueneko gure saindua. Alfonze berak egorri zuen Osinako aphezpikua Frantziako erregegana galdetzerat ezkontzaz haren alaba Ferdinand Espainiako printzearentzat, eta eman zion aphezpiku hari San Dominika laguntzat. Langedok-etik iragatean, ikhusi zuten bihotz minekin heresiaz phozoatua zela probintzia handi eta eder hura. Frantziako erregek laudatu zuen Espainiakoaren galdea, egin zen ezkontza; ordean Jainkoak egorri zioen Frantziako printzesari eritasun labur eta bortitz bat berehala eraman zuena mundu huntarik esposatzeko astirik utzi gabe. Uztekabeko heriotze hark huntaraino zaurthu zituen Osmako aphezpikuaren eta San Dominikaren bihotzak, non ez baitziren bihurtu Espainiarat, eta hartu baitzuten Erromako bidea galdetzekotzat aita-sainduari Langedok-en predikatzeko botherea izan zuten aita-sainduaganik galdetzen zutena.

        Ala urrikaltzeko baitzen Langedok guzia! Zer desmasia etzuen egiten heresiak alde hetan! sutan eta odoletan emanak ziren bazter guziak. Lurrerat artikiak ziren elizak, ostikatuak gurutzeak, bekhokhia gora agertzen zen gaixtakeria; etzen gehiago predikatzen Jaunaren hitz saindua. Horra zertan zen Langedok-eko probintzia harat zenean gure saindua; ordean zer ganbiamendu dohatsu! Azpikoaz gora itzuliak dire guziak. San Dominika etzen hain laster abiatu predikatzen non haren hitzeen gantzudurak, eta haren etsenplu ederrek urmariarazi baitzituzten heretiko guziak, erreberri-arazi elizak, eta konbertitu baitziren gure errelijione sainduaren etsai gehienak.

        Zenbait heretiko bere buruak yakintsuntzat eta Jainkotiartzat zaduzkatenek egin zituzten liburu gaixto batzu blasfemioz betheak Jainkoa beraren, Andre-dena Mariaren, eta sainduen kontra zaronsotenak. San Dominikak ihardetsi zioten hitzez eta iskribuz. Heretikoek etzakiten zer erran: arrazoinen orde, egin zuten bide gaixtakeriarat, eta mendekurat, galdegin zioten gure sainduari bere doktrina iskribuz: eman ziotenean eskutarat, iskribu hura izan zen irakurria heretiko guzien bilkhuan. Hek guzien artean etzen bakhar bat agertu deusetan ere kondomnatzen zuenik iskribu hura. Etzen ordean hon aski: histu behar zuten bere pasionea: hala egin ere zuten artikirik iskribu hura surat; ordean zer dire gizonen egin ahal guziak ez direnean Jainkoaren nahiaren arabera? Suak errespestatu zuen doktrina katholikoa zadukan iskribua. Heretikoek eragin zuten su biziago bat, eta gauza bera gerthatu zen, suak etzuen batere ukituko gure sainduaren iskribua. Iduri du halako mirakuillu batek behar zituela sar-arazi bere baitan heretiko guziak. Bizkitartean, o! itsumendua, bakhar bat ikhusi zen konbertitzeko zoriona izan zuena.

        Heretiko bekhaiztiek buzti zuten ur gisa batez hekin doktrina zoroa zadukan liburua begiratzekotzat, bere uztez, errea izatetik, eta erran zioten San Dominikari suak haren doktrina bezala heiena ere errespetaturen zuela, bazohazela frogantza egiterat. Gure saindua, eta mundutze handi bat bildu izan ziren ikhusteko heretikoek igurikitzen zuten mirakuillua. Artiki zuteneko bere liburua surat, ezagutu behar izan zuten bere ahalkeria handitan, bere extrabagantzia. Suak etzuen guphidetsi heien liburua aitzitik urre izan zuen momento batez: gure sainduak artiki zuen orduan ere bere iskribua surat, eta egon zen khar bizien erdian, oso-osoa su guzia iraungitu arteraino. Predikatu zuen Langedok-eko hiri gehienetan, eta egin zuen ezin erran ahal bezanbat konbersione. Ordean bakharrak gerthatzen ziren, heretikoen artean, Jainkoagana bihurtzeko zoriona zutenak. Andre-dena Mariak ikhusirik San Dominika bere zerbitzari leihalaren bihotz mina ez konbertitzeaz heretiko gehiago, agertu zitzaion berari, eta erran zion predika zezala arrosarioko debozionea, eta ordu beretik hautsiko zirela heretikoen bihotz gogorrak. Gure saindua lehiatu zen obeditzerat: predikatu zuen othoitz salbagarri haren indarra, explikatu zuen nola eta zer xedetarat erran behar den arrosarioa. Laster ezagutu zuen debozione saindu hari datxeikon berthute miragarria. Kontsolamendua izan zuen ikhusteko, arte laburrik barnean, gutienerat ehun milla bekhatore eta heretiko Jainkoaganat itzuliak. Ordu hura izan zen arrosarioko debozionearen hastapena. Debozione hau hanbatenaz da prezagarria zenbatenaz yauts arasten baiditu zerutik benedikzionerik gozoenak. Hargatik ere da den bezain ederretsia, eta pribilio handiz fagoratua.

        San Dominika galdegina zen aphezpikutzat asko lekhurarat, eta beregainki Frantzian. Ordean bertzelakoak ziren probidentziaren xede adoragarriak. Nahi zuen gure sainduak altxa zezan ordena bat egorriko zituena bere dizipuluak Jesu-Kristoren ebanyelioa predikatzerat, eta heretikoen konbertitzerat. Iragan zen Erromarat Tolosako aphezpikuarekin. Aita-sainduak laudatu zuen ordena berri haren altxatzeko xedea, eta manatu zuen gure saindua egiteaz berak, eta iskribuz ezartzeaz ordena hartan begiratzeko ziren erregela salbagarriak. Yakobinak deithzen dire ordena hartako fraideak. Ordena bat da elizari laguntza handiak eman diotzana. Handik athera izan dire sei aita-saindu, berregoi eta bederatzi kardinale, hogoi eta hirur patriarka, hamabortz ehun aphezpiku, sei ehun arxaphezpiku, eta bertze doktor eta saindu hainitz eliza ohoratu dutenak. Frantzia Tolosan egin zen Yakobinen lehenbiziko komentua.

        Luzegi laiteke xehatzea San Dominikaren mirakuillu guziak: trika gaiten hetarik zenbeit bakharretan. Erromako andre handi batek entzun nahi izan zuen gure sainduaren predikua, utzirik ume bat eri ohatua. Bihurtu zenean elizatik etxerat, ediren zuen bere haurra hilla. Andre hark ezarri zuen bere fidantzia gure sainduaren baitan: eraman zuen bere besotan haur hilla haren oinetarat: San Dominikak etzuen egin othoitz labur bat, eta seinatzea baizik, eta harturik haur hura eskutik, eman zion bizirik ama hari. Kardinale batekin solasean zagoela, erraten zaio bertze kardinale baten ilhoba hil zela zamaritik erortzearekin batean; ekhartzen dute berehala gorphutz hil hura San Dominikaganat, gure sainduak egiten dio Jainkoari othoitz, eta entzuna da: ilhoba hilla altxatzen da, eta eramaten dio bere osabari biztu delako berria. Hargin bat lehertua eta hilla datza murru baten azpian: San Dominikak egiten du othoitz harentzat, eta bizten da hura ere; ez da beraz miretsteko hanbat obra espantagarri egiten zituen gizon saindu haren hitzek irabazten bazuten hanbat arima Jainkoaganat, eta eramaten bazioten zathi bat bere arropetarik, agertzen zenean munduaren arterat.

        Nekheak eta penitentzien dorphetasunak hagorandu zuten San Dominikaren gorphutza. Laburra izan zen haren azken eritasuna; ordean osoki edifikagarria. Hautsaren gainean nahi izan zuen artiki azken hatsa. Hil izan zen berrogoi eta hameka urthetan Bologna daritzon Italiako hiri batean.

 

aurrekoa hurrengoa