www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa  

OGEI TA IRUGARREN JOLASA

 

BASILIO: Badakizu zer abarrotsa egiten duen surtan gatzak. Bada sutautsa ez da gatza baizik.

ANTONIO: Bizkitartean gatza zuria da eta sutautsa beltza.

        Nai nuke jakin zerekin egiten duten sutautsa.

BASILIO: Esatera noakizu.

        Gatzua lurrarekin nastua arkitzen da eta egiten da lixiba lur onekin.

ANTONIO: Baña nola egiten da lixiba?

BASILIO: Ifintzen da lurra edo errautsa saski batean, botatzen zaio ur irakiña eta onek urtu eta eramaten du berekin gatzua.

        Ur oni deritza lixiba, eta oztutzen danean gelditzen da ondoan gatzua.

        Zenbat eta urari geiagotan irakiñarazitzen zaion anbat eta gatzuak indar geiago izaten du.

        Baña gaiago kostako da, irakite bakoitzean ur berria bear duelako.

        Ez da dudarik, zeren beti gatzua urritzen dijoa eta su geiago bear du.

        Argatik gatzuak zenbat fiñagoa dan anbat eta geiago balio du.

        Gatzuari botatzen zaio sufre piska bat motraidura eta jotzen da orre egin arte.

        Gero botatzen zaio ikatz auts piska bat eta jotzen da berriz luzaro.

        Azkenik erelkitzen da zurda bai batean eta gelditzen da sutauts egiñik.

        Orain endelgatuko dezu nola sortzen diran oñazkarrak, tximistak eta turmoiak. Baoakin igotzen dira lurretik eta itsasotik gatza sufre eta beste gauz asko.

        Oiek guztiak nastutzen dira elkarrekin eta artzen dute su. Orra zer dan oñazkarra: ez da beraz mirari egin oi dituen zutigoak egitea.

ANTONIO: Orrek esan nai du oñazkar bakoitza sutunpada bat dala.

BASILIO: Ala da.

        Badakizu izotza ur gogortua besterik ez dala.

        Orobat dira txingorra elurra eta gatza.

ANTONIO: Bizkitartean diferenteak dirudite bata bestearen gandik.

BASILIO: Bai, zeren beste zerbait gauzarekin nastuak dauden.

ANTONIO: Eta lur ikara zer da? Edo zertatik dator.

BASILIO: Ori da gauza jakiña jakitearekin lurra dagola gatzez, sufrez eta beste onelako gauzez betea.

ANTONIO: Orrek esan nai du lur ikara lurpeko oñazkarrak egiten duela.

BASILIO: Baita ere sutokariak. Sutokariak deritza sua botatzen duen mendiari.

ANTONIO: Kalte aundiak etortzen bide dira lur ikaretatik eta sutokarietatik.

BASILIO: Iriak lurreratzerañokoak eta lurpean sartzerañokoak. Lurpean ura gatza dagoan tokitik igarotzen bada, gazia ateratzen da iturritik; sufre gustokoa, sufre artetik igarotzen bada, eta beroa, sua dan lekutik igarotzen bada.

aurrekoa