www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Gure azkeneko jolasean pentsatzen egondu naiz joan dan arrats guztian.

BASILIO: Nola bada! Zerk arritu zaitu?

ANTONIO: Atza, ezkabia eta beste gaitz asko zikintasunetik datozela aditzeak.

BASILIO: Atza eta ezkabia ez dira ar mueta batzuek besterik. Orobat diot ortz eta agiñetan sortzen dan zikinkeriaz. Ar oiek zulatzen dituzte geienean batzuek eta besteak.

ANTONIO: Eta nondik datoz aurrak izaten dituzten txitxareak?

BASILIO: Janari eta edariarekin iretsitzen dituzten arraultzetatik. Eltxo pozoitsuak datoz berriz ur usteletik. Orobat sugeak, surangillak eta sugarrastak. Eta zenbat gaitz ez datoz putzu eta zingiretatik! Putzuak nai du itzala ura usteltzea nai ez bada; eta botatzen bazaio ikatza edo iduria, garbitzen da ura edan ditekean moduan. Baitaere ona da txit arkoska botatzea.

ANTONIO: Ikusten det zikiñetik eta usteltasunetik datozela gauza nazkagarriak eta gaitz asko.

 

aurrekoa hurrengoa