www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

EMEZORTZIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Atzo ikasarazi ziñidan guria nola egiten dan.

BASILIO: Bada gaur ikasi beazu gazta nola egiten dan.

        Beindik bein iragazten da esne jatzi berria.

        Gero botatzen zaio kutxare bat gatzagi iru pitxer esneri.

        Ongi nastu ondorean idukitzen da bere epeltasunean.

        Onetarako inguma diteke, nai bada, auts erre beroz.

        Gatzatu dan orduan ezartzen da txuka lekuan.

        Toki bero xamarrean ifintzen bada, lenago eta obetoago txukatzen da.

        Zenbat eta geiago txukatzen dan anbat eta gazta obeagoa izango da.

        Ongi txukatu ez dan gaztak gazi antza izan oi du.

        Ogei ta lau ordu igaro ondoren ezartzen da lasto edo zume pillatxo baten gañean.

        Onela utzitzen da bost edo sei egunean ongi txuka dedin.

        Gero gazitzen da alde batetik, ematen zaiola ontza bat gatz libra bakoitzeko.

        Gatz au txit urtu dan orduan, gazitzen da oro bat beste aldetik.

        Gazitzen dagoan bitartean egon bear du toki legor eta aizetsuan.

        Zortzi egunean gazitzen egon ondorean, garbitu bear da eskuz ur epel beroarekin.

        Esku igaro bear zaio gañetik, azpitik eta ertzetatik.

        Zortzitik zortzira egiten da au bera, baldin gazta geiegi legortzen bada edo lizuntzen asten bada.

        Amabost edo ogei egunen barrenean gaztak artzen du ori kolorea.

        Sartzen da gero eltze edo tinaja batean eta utzi upategian. Zortzitik zortzira ikusi bear da lizuntzen asi ote dan.

        Asi bada, garbitu bear da len bezela ur bero xamarrarekin.

        Esnea bi alditan jatzia bada, txit ongi nastu bear da.

        Euliak jo ez dezan eta errak sortu ez ditzaizkion, ara zer egiten duten toki askotan.

        Erretzen dituzte batzuek ezurrak eta botatzen diote aien autsa.

ANTONIO: Egiteko asko dirade oriek.

BASILIO: Bada jakin bear dezu gauzak balio duela arreta ematen zaio ura bera.

        Arreta gabe ez da gauza onik.

        Eta mundu onetan gertatzen diran ezbear geienak arreta faltatik datoz.

ANTONIO: Izan diteke.

 

aurrekoa hurrengoa