www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Esan zadazu: zer da anilla?

BASILIO: Iñastorra dirudien landare bati kentzen zaion auts bat.

ANTONIO: Eta algodoia, kina, kanela eta klabilloa nondik datoz?

BASILIO: Indietatik datoz. Algodoia arbol txiki baten koskoan arkitzen da gaztaña morkotzean bezala: kina arbola baten azala da: kanela orobat, eta klabilloa beste arbola baten frutua. Azukrea da kañabera mota bati txikitu egosi eta kentzen zaion ezadea. Gauza oiek guztiak toki beroetan etortzen dira.

ANTONIO: Zori onekoak bear dute izan orrelako tokiak.

BASILIO: Badira tokiak beti udaberrian bizi diranak. Onelako tokietan ikusten dira arbola batean eta denbora berean lorea, fruta berdea eta eldua. Berenez etortzen dira naranjak, limoiak eta beste fruta batzuek.

ANTONIO: Zori onekoak alako tokietan bizi diranak! Bizi ditezke ezeren kuidadorik gabe.

BASILIO: Bizkitartean an ere lan eginda bizi da jendea. Jan utsarekin ezin bizi gindezke.

ANTONIO: Zergatik ez? Otzik eta bero aundirik egiten ez badu beintzat.

BASILIO: Gizon basatiak ala bizi dira. Jakin beazu jantziaren faltan txerrien gisa jira biraka loiean ibiltzen dirala asko tokitan. Eltxo pozoidunak eta beste arbiska pozoitsu askok zulatzen dituztelako egiten dute au.

 

aurrekoa hurrengoa