www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Zein da abere motik onena nekazariarentzat?

BASILIO: Toki zelaietan abere aundia eta desberdiñetan txikia. Gañerakoan idi onak bear du izan aundia eta luzea.

        Izan bear ditu saiets ezurrak zabalak, larrua lodia eta aragiari itsasi gabea.

        Zezenak bear ditu izan bizkarra zabala, lepoa lodia, giltzak laburrak.

        Isterrak eta belaunak bear ditu biribillak, oñak alderagiñak, illea laburra eta lodia, baña malgua.

        Buztana jasoa, luzea, illez ongi jantzia eta adarrak lodiak eta zuriak.

        Beiak bear du izan aundia, adar zabala, kopet zabala eta tripa aundia.

        Adarrak izan bear ditu leunak eta argiak, errepea zuria aundia eta mea.

        Gañerakoan bei onak bear du izan zezenaren antzekoa.

        Ganadua erosteko denboran bear da ongi ikusi ortzik falta duen, argaldu ez dedin.

        Bei beltzak txikia izan oi dira eta esne gutxiago ematen dute besteak baño.

        Bei zuriak aundiagoak dira eta ematen dute esne geiago, baña denbora gutxiagoan.

        Gorriak aundiagoak dira oraindik eta esne geiago ematen dute, baña denbora gutxiagoan.

        Argatik dira obeak bei beltzak, esnea denbora geiagoan ematen dutelako.

        Gañera bei beltzak dira umegiñagoak beste kolorekoak baño.

        Iru urteraño etzaio umerik errarazo bear beiari.

        Garagarrillarekin Uztaillaren artean da onetareko denborarik onena bei bat besteik ez duenarentzat.

 

aurrekoa hurrengoa