www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN JOLASA

 

BASILIO: Arritu ziñan joan dan egunean zenbat on aberetxo batzuei zor diotegun ikustean. Seda inguma bati, eta ganbusirik ederrena eta altisteak maskor batzuei. Bada oraindik arrigarriagoa da aberetxo batzuek erakusten digutena ematen digutena baño. Erleak goizetik arratsera ari dira lanean gelditu gabetanik. Ez dute jaten egunean eguneko anoa baizik. Badakite negua etorriko dala, eta orduan ezin irtengo dirala beren eultzetik. Onela erakusten digute lan egiten al degunean deguneko, eta degunean gordetzen ez deguneko. Itz batean, erakusten digute langilleak eta kontuzkoak izaten. Lanegitetik eta zurra izatetik datoz aberastasuna eta ongi izatea. Lan da birtute guztien ama, eta alferkeria gaitz guztiena. Guk guztiok egingo bagendu erleak egiten dutena, aingeruak bezela biziko giñake.

 

aurrekoa hurrengoa