www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN JOLASA

 

BASILIO: Gaur ganaduen gañean itz egin bear degu, zuk ala nai badezu.

ANTONIO: Gusto andiarekin enzungo det esan nai didazun guztia.

BASILIO: Ganaduak nai du garbitasun andia.

        Jaten eman bear zaio maiz eta gutxi aldian.

        Gu bezelaxe dira animaliak.

        Obe da gutxixeago jaten emango bazaiote ere, garbi idukitzea.

        Egongo dira gizenagoak, alaiagoak eta osasun obekoak.

ANTONIO: Askotan aunditzen da aberea, ez da ala?

BASILIO: Bai, aunditzen da belar bustia jaten duenean.

        Ara au gertatzen daneko errezetak.

 

ERREZETA ESANDAKO GAITZARENTZAT

        Gatz amoniakoren espiritua, onza bat.

        Petroleo beltzaren olioa, bi onza: nastuta.

 

BESTEA

        Artuarazten zaio abereari otxaba bat genzianaren zaña austua.

        Belar berotua obea da ganaduarentzat; ardo irakiña obea dan bezala irakin gabea baño: eta ganaduak gogo obearekin jaten du, zergatik du gusto obea.

        Argatik beragatik askoz obeto digeritzen du.

        Asko lekutan belarra bildu, pixka bat busti, trinkotu eskuakin eta uzten dute. Berotzen asten dan orduan zabaltzen dute eta ematen diote ganaduari.

        Gatza txit asko gustatzen zaio abereari, eta txit on egiten dio pixkatxo batek; zergatik gatzarekiko jan askoz obeto digeritzen da, eta gatza jaten duen aberearen aragiak du askoz gusto obea.

        Au ezagutzen da gatzua deritzan gatza dan lurretan dabiltzan zikiroen aragian.

        Gaizkitzen danean eman bear zaio batez ere gatza ganaduari.

 

aurrekoa hurrengoa