BOSGARREN JOLASA
BASILIO: Gauzarik txikienetan ikusten da ongiena Jainkoaren anditasuna. Badakizu noski zer dan zigarra. Askotan sortzen zaie aurrai beatz artean.
ANTONIO: Baitaere negar gogotik eragiten gaxoai.
BASILIO: Beren amak atera oi diote eguzkitan orratz musuarekin.
ANTONIO: Ikuste ona bear da eguzkitan ateratzeko ere.
BASILIO: Bada, dan bezin txikia izanik, baditu zigarrak gorputzaren parte guztiak. Baditu ortzak edo ortzen ordekoak, aurrai negar eragiten dien ezkero: baditu urdalla, estea, sabela, biotza, birikak: bear ditu ere izan gibela, barea eta giltzurriƱak Aren odolak bear du ibilli gureak bezala gorputz guztitik.
ANTONIO: Ez dirudi bada odolik duenik.
BASILIO: Odola txuria duelako beste asko abertxok bezela.
ANTONIO: Ongi diozu gauzarik txikienetan dala andiena Jaungoikoa.
BASILIO: Badira aberetxoak zigarra baƱo ere oraindik txikiagoak.
|