www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN JOLASA

 

BASILIO: Ona non dezun aberetxo bat zuk ezagutzen ez dezuna.

ANTONIO: Emen atzeman dezu?

BASILIO: Ez, Ameriketan sortzen da, eta andik ekartzen dute ganbusia egiteko. Garaustikaia deitzen diote.

ANTONIO: Bizkitartean garaustikaia gorria da, eta aberetxo ori auts kolorekoa.

BASILIO: Otarraina ere berdea da berez, baña egostean goritzen da. Ozpiñ txorta bat botatzen badiozu, ikusiko dezu nola gorrituko dan.

ANTONIO: Orren zanpatu-biribilla da! Dilista dirudi. Muturra txerriarena bezelakoa du.

BASILIO: Argatik deitzen diote erderaz txerritxoa. Bada beste ar bat onen antzekoa ezakotxa deritzana. Baña ark ematen duen ganbusia ez da ain omanea. Ala bata nola bestea arboletan arkitzen dira, zeren beren amak arbolen ostoetan ezartzen dituzte zibotak, beren barrenen gelditzen dirala. Bada beste ganbusi gorri bat oraindik ederragoa. Suteoa deitzen zaio, baña ain da bakana non txit gutxik izan oi dute. Maskor baten barrenen arkitzen da, eta txakur bati zor zaio.

ANTONIO: Zer! Txakur bati! Nola izan zan ori?

BASILIO: Txakur bat oi zebillen goseal illik. Goseak eraman zuen ondarrera, eta asi zan maskor jaten. Egun oro joaten zan bere gosea iltzera. Biurtzen zan bere muturra guztia gorritua zuela. Norbaitek usterik odola zalako eta zauriren bat zuelako, eldu zion. Ikusi zuen ganbusia zala odola zirudiena. Eta orra nola arkitu zen ganbusietan zan ederrena eta garestiena.

ANTONIO: Bai, garestiak bear du izan, zeren maskor asko bildu bearko da soñeko bat ganbusitzeko.

BASILIO: Ain da garestia non erregeak eta beste gaiñ gañeko personak bakarrik izan dezateke. Orobat gertatzen da altistearekin. Maskorraren barrenen arkitzen da itsasoan. Orra non munduan diran gauzarik baliosoenak zor zaizkaten animalitxo batzuei.

ANTONIO: Bai egiazki. Nork esango luke errege eta erregiñen apainduriak oiei zor zaizkatela!

BASILIO: Orobat gertatzen da elizako ornamentuakin.

 

aurrekoa hurrengoa