www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

OGEIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Ezin sinista zenezeke zer atsegin aundia dedan zu aditzen.

BASILIO: Ez det gutxiago artzen zu orren kontentu ikustean. Arkumerik bortitzenak dire bizkiak eta oiek gorde bear dira aurrerako.

        Txerri eme onak ez ditu izan bear amabi titi baizik: amar dituena da onena ume azitzeko.

        Ordotsak bear ditu amabi illabetetik gora eta orobat txerri emeak ume azitzeko.

        Ordotsak bost urte egin ezkero irantzitzen oi dira.

        Oien urdaia da ugariagoa sendoagoa ta gozoagoa irantzi gabeena baño.

        Lendabiziko egunetan jaten gutxi eman bear zaio txerriari, zergatik goseak etsierazotzen dion lagun gabe egoten.

        Untxia illabetean egoten da umedun.

        Sei aste bear ditu bere umeak azitzeko.

        Ala bi illabetetik bi illabetera umeak egin ditzake.

        Sei aste dituztenean irantzi ditezke eta leku itxi batean sartu.

        Aunditzen dira asko, eta belar on piska bat ematen bazaiote ill baño lentxeago, txit gusto oneko aragia izaten dute. Ill ditezke iru illabete dituztenean.

        Etzaie eman bear az ostorik, zeren ematen diolako aragiari txit gusto gaiztoa.

        On da noizik bein ematea zai bustia ale batzuekin nasturik.

        Batez ere bear dute garbitasun aundia. Larrurik onena da zillar kolokekoa.

        Gero zuria edo beltza eta atzenik oria edo arrea.

        Angolakuak deitzen zaiotenak dira larrurik onena dutenak.

        Lau edo bost urte egin dituztenean ill bear dira.

        Ume azitzeko gorde bear dira Epaillean jaioak.

        Ar bat asko da amar emerentzat; baña arrak egon bear du apartean.

        Orobat egon bear dute umezketako dauden emeak.

 

aurrekoa hurrengoa