www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN JOLASA

 

BASILIO: Gaur itz egin bear dizut erleen gañean.

ANTONIO: Aberetxo gaionak dira erleak: oiek ematen digute eztia.

BASILIO: Ez bakarrik ematen digute eztia, bai ere argizagia.

ANTONIO: Nola ezti zakea naizen txit, ez nintzan argizagiaz oroitzen.

BASILIO: Jatelo bezin ona da eztia oskaitako. Kostoma dan orduan artzen da eztia urarekin. Eruskiñak janarazten dute askotan bazkal aurrean gorputzetik libratzeko. Beste aldetik berriz zenbat gauzatarako ez da ona argizagia! Onekin egiten dira arkaiak ezkoztuak eta enplasto muet asko. Erleak jaiotzen dira ingumak bezala, eta jaten dute eztia. Erleak jaiotzen dira ingumak bezela, eta jaten dute eztiaren eta argizagiaren gaia. Lorearen iriñarekin egiten dute argizagia, eta eztia berriz loreari ninikatik ateratzen dioten ezadearekin. Iriña biltzen dute lore gañean atzeko zankoak arrastaka erabiliaz. Zankoetan dituzte zankozorro mota batzuek, eta ez dira gelditzen oiek bete arteraño. Ezadea txupatzen dute muturrean duten tronpa batekin. Ezadearentzat dute beste bat, eta an argizagi biurtzen da. Gero, aotik argizagia botaz, dijoaz abaraska egiten. Abaraska egiña dagoan orduan, betetzen dituzte onen txuloak eztiz.

ANTONIO: Txuloari zeldilla al deritza?

BASILIO: Abaraskarenari bai.

ANTONIO: Txoratzen naute ni gauza oiek guztiak.

BASILIO: Ez dezu zerzaz txoratu.

ANTONIO: Zer! Ez da txoratzeko gauza lorearen gañean dagoan iriña argizagi biurtua ikustea?

BASILIO: Eta ez zaitu txoro biurtzen ikusteak gure odol biurtzen guk jaten ditugun gauzak?

ANTONIO: Egia diozu, ez nintzan kontuan erortzen.

BASILIO: Gaur beiak jan duen belarra biar esne biurtua jaten degu.

 

aurrekoa hurrengoa