www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Zer egia andiak esan dituzun azkeneko jolasean!

BASILIO: Nagusiak ezagutu bear luteke gauza bat:

        Maisterrak indarra baldin badu nausiarentzat obe dala.

        Nagusiarentzat, maisterrarentzat eta lurrentzat onena da errentan oiek ifintzea; baña ez dirutan, baizik aletan.

        Dirutako errenta da kobratzen gaitza, eta ez da justoa.

        Ez da justoa, zergarik laborearen balioak gorabera andiak dituen.

        Gorabera oiek eta laboreak dirutzea ez dira maisterrarentzat.

        Nekazariari ematen dio indar andia elea berea izateak; baña sagastiak eta gaztañadiak beaute egon erdira: zergatik urte askotan batere ez dute ematen.

        Baserrien jabe guztiak bear luteke elkar artu eta kofradian sartu erretzen diraneko.

        Orobat bear luteke egin ganaduen jabe guztiak oiek iltzen diraneko: bestela bat edo bi iltzearekin lur jotzen du askotan nekazariak.

        Nola iñor ez dan oroitzen doakabeaz gerta dedin arte, bortsaz eragin bear dira onelako gauzak.

        Orobat gertatzen da auzo lanakin.

        Guztientzat on diran lanak dira, baña iñork ez luke kasorik egingo, bortsaz eragingo ez balira.

        Kofradiak dira gauzarik onenak desgrazien kontra. Badira etxeentzat eta ganaduentzat bezala, uraldientzat, arriarentzat eta beste doakabeentzat.

        Erri batean berreun baserri badira, irurogei erreal etxe jabe bakoitzak ematearekin, berria egiña dago.

        Zenbat eta baserri geiagotakoak elkar artzen duten, enbat eta merkeago egiten dira.

 

aurrekoa hurrengoa