www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSGARREN JOLASA

 

BASILIO: Zeren gañean jardungo degu gaurko arratsaldean?

ANTONIO: Zuk nai dezunaren gañean.

BASILIO: Esan dizut len ere elea gu bezin kuperatia dala, non eta basatia ez dan.

        Orain esango dizut eman bear zaiola janaria albait egosia.

        Askoz obeto txegosten du, batez ere gatz pixka bat ematen bazaio.

        Badakizu zenbat gustatzen zaion gatza ele mueta guztiari.

        Noizean bein pixka bat ematearekin asko gaitzetatik lagardatzen dira.

        Lastima da egon oi dan bezin garesti egotea gatza.

        Guztiz on andia egingo lioke eleari egun oroko gatz pixkatxo batek; zeren ematen du jateko zalea eta txegosten laguntzen du guztiz: gañera lurren ongarrirako ere guztiz da ona.

        Badakit jana egostea eta gatza ematea gauza garestia dala; baña on da jakitea, batez ere ganadua miñez dagoaneko.

        Ez du ezerk-ere ematen irabazi geiago abereak baño.

        Argatik bear da jakin zer dan ona eta zer ez elearentzat.

        Esan dizut eman bear zaiola jaten gutxi eta maiz. Bear duela garbitasun andia eta etzauntz idorra.

        Egon bear du albait ikuskiñean zer gerta ere, eta izutia dalako.

        Abere mota asko akitzen dira.

        Bikor mota eta aragi mota.

        Badira beiak jaten duten guztia esne biurtzen zaiotenak. Orobat gertatzen da abere illedunarekin. Batzuek dute ille ona eta aragi txarra, besteak aragi ona eta ille txarra.

        Badira atzegira gizentzen diranak eta ogei eta bost librako opak dituztenak.

        Arkumeak izan oi du aitaren ille mota eta aragia amarena.

        Belar txikia dan tokian ganadu txikia dala esan oi da, eta belar andia dan tokian ganadu andia.

        Erri bakoitzean ikusi bear da zer abere mot konbeni dan.

        Toki apietan eta amiltzak diranetan ez da ganadu andirik konbeni; toki zelaietan berriz ganadu andia obea da txikia baño.

 

aurrekoa hurrengoa