www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Nai nuke jakin nola egiten dan guri ona.

BASILIO: Guri ona egiteko bear zaio abereari eman bazka ona eta legorra.

        Oloa da aleetan esne eta bikañik geiena eta onena ematen duena.

        Gauza ikusia da bikaña ona bada guria ona izango dala.

        Belar omanea eta samurra eta irusta txuria edo gorria agitz dira onak bazkatzeko.

        Orobat diot galondoko belarraz, bustia ez badago.

        Guria egiteko tokiak egon bear du ifarraldearekin sartaldearen artean.

        Bear du izan altuba eta aundia eta leio askorekikoa, aizea sartu ta irten dabillen.

        Azpiak bear du izan arrizkoa, freskoagoa eta garbitzeko errazagoa izan dedin.

        Guria egiten dan bakoitzean garbitu bear da azpia urarekin.

        Eta ur onek joan bear du onetarako egindako erreten batean.

        Bestela erortzen diran esne tantak usteltzen dira eta usai gaiztoa ematen diote guriari.

        Guria egiten dan tokian usai gaiztorik gutxiena ere ez da sentitu bear.

        Lurrezko erretillu likurtatuak dira onenak guria egin eta iraunerazotzeko.

        Aberea jatzi bear da al dan garbitasunik aundienarekin.

        Berezi bear da bikaña eta ifiñi erretillu batean gazi antz piska bat artu dezan arteraño.

        Orduan ezartzen da guri ontzian eta erabiltzen da zotz edo makilla batekin.

        Zenbat eta bikañ geiago dan anbat eta farraskiroago erabili bear da.

        Guria egiña dagoan orduan guri ontzitik atera eta urean garbitu bear da ardura aundiarekin.

        Urik onena da burnia daukan ura, zeren ematen dio kolore ederra.

        Legazia egosteko sufre daukan ura bezela.

 

aurrekoa hurrengoa