www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BATGARREN JOLASA

 

BASILIO: Gaurko jolasak ez dizu nere ustez atsegiñik gutxiena emango.

ANTONIO: Guztiak arkitzen dizkitzut batzuek baño besteak atsegiñagoak.

BASILIO: Asko tokitan ez da ez eltzerako ez argitarako intxaurraren olioa baizik.

ANTONIO: Jaungoikoari eskerrak ez degu emen orrelako uritasunik.

BASILIO: Ala ere on da jakitea orain esatera noakizuna.

        Egiten da olioa intzurrarekin, urrarekin eta pagoaren ezkurrarekin. Baitaere egiten da koltza deritzan arbi mota baten aziarekin.

        Orobat egin diteke beste edozein azirekin.

ANTONIO: Eta onak dira oiek guztiak eltzereko?

BASILIO: Ez; batzuek ez dira onak argitarako baizik.

        Liñaziarekin egiten dan olioak du txit usai gaiztoa eta pinturetako bakarrik da ona.

ANTONIO: Eta nola egiten da olioa?

BASILIO: Ara nola: artzen da intxaur ongi elduaren mamia.

        Ez du intxaurrak izan bear zarra.

        Zeatzen da mamia motraidu batean, pasatzen da zurda bai batean.

        Biltzen da eun zurda tolestu batean.

        Prensan ifintzen da eta estutzen da.

        Berritan olio au da onenetakoa, ala gordiñik nola eltzerako.

        Baña etzaio zartzen utzi bear, laster galtzen dalako.

        Argatik egin bear da maiz berritan jateko.

        Gelditzen dan patsa uriztatzen da eta berriz prensan ezartzen da.

        Orobat egiten da irugarren aldian.

        Bigarren aldian ateratzen dan olioa ona da erregositzeko eta argitarako.

        Pagoaren ezkurrak, urrak eta aziak ur epeletan beratu bear dute.

        Azala kendu ondorean zeatzen dira motraiduan. Biltzen dira eta egiten da orre bat.

        Au ifintzen da berotzen auts beroaren gañean lur konketa batean.

        Gero ezartzen da prensan eun zurdan bildurik.

        Pago ezkurraren olioa da guztiz ona ala gordinik jateko nola eltzerako eta zartagierako.

        Baña bear ditu bi edo iru urte gutxienaz ondutzeko.

        Eta onetaralo ifintzen da lurrean lur konketan edo lur murkoetan.

        Lakari bakoitzak ematen du pitxerra ta erdi olio.

        Urraren olioa ez da ain ona argitarako ez bada.

        Indietako gaztañaren ura txit ona da arropa garbitzeko.

        Bi gaztaña asko dira pitxerdi bat urentzat.

        Mamia bear da txuritu, erazaldu eta ur beroan iduki ogei eta lau orduan. Nastu bear da noizik bein lauspeatzen utzi eta iragazi. Ur onekin garbitzen da ederki zapia.

 

aurrekoa hurrengoa