www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMAISEGARREN JOLASA

 

BASILIO: Ez dio ezerk-ere irabazi geiago ematen nekazariari eleak baño.

        Argatik bear da arreta andia artu osasuna izan dezan.

        Bear da ere jakin zer egin bear zaion miñez arkitzen danean.

        Sangria, purga, errakaia eta zurda dirade oskaiak gaitzik geienentzat.

        Nekazariak bear luke jakin aberea sangratzen estutasun baterako.

        Orobat bear luke jakin zer belarren ura dan ona purgatzeko.

        Errakairik onena zarea da, eta zurda ifintzea ez da gauza andia.

        Aberea izerditzen danean bear da estali, batez ere unkullua otza bada.

        Bazka bustia badago utzi bear da legortu arteraño.

        Aberea berotua edo izerditua badago etzaio eman bear edaten, batez ere ura gogorra bada.

        Eri badago eta gizena arkitzen bada bereala bear da sangratu.

        Urrengo egunean eman bear zaio purga eta gero urribiza elearentzat eri dagoanean.

        Eta sendagai guztietan onena eta seguruena au da.

        Batez ere bularreko miñarentzat ete kostoma duenarentzat.

        Abere eriak egon bear du aizeak jotzen ez duen tokian eta etzauntz legorrean.

        Ezerk-ere ez oi du gaitz geiago ekartzen bustiak eta toki estutik sartu eta irteten dan aizeak baño.

        Izerditu ondorean ez da jarri bear onelako aizetan.

        Ebakientzat, zaurientzat eta golpeentzat ez da ura baño oskai oberik.

        Asko da zaku bustiak ifintzea eta, maiz bustitzea agudo sendatzeko.

        Errearentzat berriz ur freskoa da erremediorik onena.

        Erre bezin laster sartu bear da errekia ur freskoan.

        Gero asko da zaku bustiak ifiñi eta maiz bustitzea agudo sendatzeko.

        Zauri zarrentzat, tiñarentzat eta mueta gaiztoko sarnarentzat ikatzaren autsa da txit ona.

        Errakaiak, zurda eta txira bularreko eta begietako miñentzat erremedio onak dira.

        Bai eta ere urdallekoarentzat, maturia eta beste miñentzat. Eritasun oiek nai dute urribiza aundia ta denbora asko.

        Bustialdiak guztiz onak dira askotan, bai eta ere lurriñak.

        Maturiak, txoriak eta beste onelako aunditsuak biguindu bear dira loizokiakin.

        Aunditsuak otzak badira obe da ebakitzea edo erretzea.

        Al dan guztian deitu biar da abere sendatzallea.

        Abereak miñez daudenean on da ukullua zuritzea eta kare bizia bertan itotzea.

 

aurrekoa hurrengoa