www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN JOLASA

 

BASILIO: Gaur nekazaritzaren gañean jardun bear degu.

ANTONIO: Ez da gaizki igaroa izango denbora, zeren ori da gure egintza.

BASILIO: Lur mueta asko dira baña guztiak bitara biurtzen dira.

        Lur guztiak du buztiña eta ondarra: buztin geiago badu ondar baño deitzen zaio buztin lurra; eta ondar geiago badu buztin baño deitzen zaio ondar lurra.

        Buztin lurrak ez dio urari barrena sartzen uzten; ondar lurrak berriz guztiari sartzen uzten dio.

        Lurrak ona izateko bear du buztin ainbat ondar; bestela busti bezin laster legortzen da.

        Lur onak ura asko artu eta gordetzen du; eta gaña idortzen dijoan bezala dijoa ere ura betik gora.

        Au berau gertatzen da metxan igotzen dan olioarekin.

        Onelako lur mueta asko dute udaberrian artzen duten euria uda guztirako.

        Kareak desagiten du txit ongi buztin lurra.

        Gorotza da gero gauza bearra lurrak ongi emateko.

        Gorotza izateko bear da elea, eta elea izateko bear da bazka.

        Nekazaririk onena da uzta eta bazka lur beretik ateratzen dituena.

        Au da gure errietan ikusten dana. Eleak bear du etzauntza, eta etzauntzarentzat bear da ondagiña.

        Ondagiñik ez dan lekuetan ezartzen da ondar legorra; eta ondar legorrik ez bada egiten da bidarria.

        Batez ere bear du eleak garbitasun andia, naiz jaten gutxiago eman dakiola; eta iduki bear da albait begien aurrean, zergatik ikarakorra da eta ikarak argaltzen du.

        Nai du txit atzegitea eta balakatzea. Eman bear zaio jaten maiz eta bakoitzean gutxi; bestela igitzen da eta ez du ongi txigoitzen.

 

aurrekoa hurrengoa