www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BIGARREN JOLASA

 

BASILIO: Gaur beste jolas mota bat egin bear degu.

ANTONIO: Nai dezun bezela; zeren zure jolasa dana dala, beti izango da otzana.

BASILIO: Badakizu odeiak nola sortzen diran?

ANTONIO: Askotan ikusten ditut irteten erreka eta ibaietatik besteetan lur bustitik, geiagotan eta geiago oraindik itsasotik.

BASILIO: Zerk aterazitzen ditu onela?

ANTONIO: Eguzkiaren bertasuna nere ustez.

BASILIO: Ala da, eta odeiak dira dakizun bezela euri biurtzen diranak.

        Euritik sortzen dira iturriak eta errekak eta oietatik ibaiak.

        Ibaietatik dijoaz itsasora berriz denborarekin odei biurtzeko.

ANTONIO: Beraz orrela beti jiraka biraka dabiltza itsasoko urak kurpilla bezala.

BASILIO: Dudarik gabe, eta au bera gertatzen da eguzkiarekin diotenez.

        Egizu kontu eguzkia dala argizko itsaso bat.

        Andik irteten dan argia berriz ara biurtzen bada itsasoko ura bezela. Erraz da orduan kargu egiten nola itsasoa eta eguzkia beti estadu batean dauden.

        Lurraren azpian arkitzen dira gauza mota guztiak eta beroarekin igotzen dira baporeen artean.

        Bapore oietatik datoz tximistak eta turmoiak.

ANTONIO: Egiazki arrigarrizko gauzak dira esaten dizkidatzunak.

        Zer gauza mota dira beroak lurretik igoarazten dituen oiek?

BASILIO: Beste askoren artean gatzua eta sufrea zeñakin egiten da sutautsa.

ANTONIO: Ez dakit gatzua zer dan.

BASILIO: Gatzua da gatz mota bat.

        Eta badakizu gatza non arkitzen dan?

ANTONIO: Lotsagarrizko gauza da, baña aitortu beat det ez dakidala.

BASILIO: Gatza arkitzen da gariaren gisa lurraren gañean eta azpian.

        Arkitzen da urarekin nastua iturrietan eta itsasoan.

        Lurraren gañean arkitzen danari deritza gatz arria.

        Au ateratzen da arrobitik arria bezela. Iturrietatik eta itsasotik ateratzen da ura berotu edo irakinda.

        Luzaro berotu eta uzten da oztutzen eta gatza gelditzen da ondoan.

        Toki beroetan marea goran uzten dute sartzen ura zelai zabaletan.

        Itxitzen dituzte atakidak eta uzten dute eguzkiak egin dezan suak egiten duena.

        Gelditzen da gero zelaia elurra egin balu bezin zuri gatzarekin.

        Gatza lurpean dagoan lekuetan, egiten dituzte zuloak eta eramaten dute erreka bat urez betetzeko.

        Ura gazitzen da, ateratzen dute eta, edo larrañetan eguzkitan.

        Jakiña da eguzkiaren bitartez egiten dan gatza askoz merkeago ateratzen dala.

 

aurrekoa hurrengoa