www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Naiko nuke zerbait jakin txingurrien gañean.

BASILIO: Asko txingurri mueta dira: batzuek txikiagoak besteak baño. Negu guztia lotan igarotzen dute.

ANTONIO: Nola iltzen ez dira?

BASILIO: Beren gizentasunak iraunarazotzen die. Au berau musarrakin eta beste asko animalirekin. Zenbat bider, eri gaudenean, ez gera egoten gerok ere illabete osoetan ezer artu gabe! Txingurrien artean batzuek dira arrak, besteak emeak, eta besteak ez arrak eta ez emeak. Arrak eta emeak dira umeak azitzeko, eta besteak lanerako. Orobat gertatzen da erleakin. Luma gabeko egoak dituzten animalitxoak jaio eta azitzen dira ingumak bezala.

ANTONIO: Eta txingurriak?

BASILIO: Orobat.

ANTONIO: Bizkitartean txingurriak ez dute egorik.

BASILIO: Bai, badituzte jaiotzen diranean, baña gero atzeko bi zankoakin kentzen dituzte. Badakizu bein baño geiagotan etxeak bota dituztela? Ez farrik egin: esatera noakizu nola. Adrilluzko etxeak diran tokietan, jan gauzarik barrenean senti badute, ara zer egiten duten. Adrilluen arteko morteroa txeatzen dute barrenen sartzeko. Badator berriz aizete bat eta botatzen du etxea. Badira animalitxoak beren arraultzak ifintzen dituztenak frutaren gañean. Aietatik irteten diran arrak sartzen dira barrena eta jaten dute. Au berau gertatzen da arbolen ostoakin, gariarekin eta arroparekin.

ANTONIO: Argatik ikusten dira arbolen ostoak sare bat egiñik.

BASILIO: Eta zenbat kalte ez dute egiten gari alean!

ANTONIO: Gari pillaren gañean egan ikusten diran eltxoen arraultzetatik irtengo dira noski an arrak?

BASILIO: Bai, eta sartzen dira gari alean barrenen frutan bezala. Badira euliak zaldi eta beste animaliai sudurretik eta beste lekuetatik sartzen zaiozkatenak.

ANTONIO: Eta barrenen uzten dizkate arraultzak?

BASILIO: Bai, eta aietatik irteten diran arrak zorarazitzen die askotan. Atza, ezkabia eta beste asko miñ arrak besterik ez dira.

ANTONIO: Bizkitartean zikinkeriatik datozela esaten dute.

BASILIO: Bai, zeren zikinkerian sortzen dira. Argatik bear dira garbitu egun oro arpegia eta eskuak. Bear da ere orrazatu egun oro. Aberak ematen digute garbitasunaren ejenploa. Ikusiko dezu beti beren buruak garbitzen ari dirala.

ANTONIO: Txerriak beintzet ez.

BASILIO: Baita txerriak ere: bestela ez da aien eiai begiratzea baizik. An daukate beren etzauntza zillarra baño garbiago. Jainkoak eman die ezaguera au, zeren garbitasuna guztiz bearra dan osasunarako.

 

aurrekoa hurrengoa